Idi-mihi (onddoa)
- Artikulu hau onddoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idi-mihi».
Idi-mihi edo Idi-mina (Fistulina hepatica) Fistulinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Aurretik tutuak eta gaineko geruza kenduta, gordinik edo egosita entsaladan jan daiteke, era berean, frijituta edo birrineztatuta ere jan daiteke. C bitaminan oso aberatsa da, eta zitriko askok baino gehiago du.
Idi-mihia / Idi-mina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Fistulinaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Fistulina | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Fistulina hepatica With., 1801 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus hepaticus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: Masa haragitsua eta likatsua, 10-20 cm-ko diametrokoa eta 2-3 cm-ko lodiera duena, mihi edo giltzurrun itxurakoa, gorri-odol koloreko papilaz osatua edo gibel kolorekoez.
Tutuak eta poroak: Finak, motzak, zilindrikoak, horixkak, poro txikietan amaitzen direnak, biribilak krema kolorekoak edo arrosak.
Hanka: Alboan, motza eta lodia (batzuetan oinik gabe), kapelaren kolore berekoa.
Haragia: Trinkoa, zuntzuna, lodia, odolaren antzeko likido batez betetako zainekin, ebakitzean jariatzen duena, garratz samarreko zaporearekin.[2]
Etimologia: Fistulina terminoa fistulako hodiaren txikigarria da. Hepática epitetoa latinetik dator, gibela esan nahi duen "hepatikos" hitzetik. Gibelaren antza duelako.
Jangarritasuna:
aldatuAle gazteak gordinik kontsumi daitezke entsaladan, edo beste edozein perretxiko bezala kozinatuta. Zahartzen denean larrukara da.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuBere generoko bakarra izanik, nahastezina da.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuEkainetik udazkenera arte, haritzen, gaztainondoen eta abarren motzondo eta enborretan.[5]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Ipar Amerika, Asia, Australia.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 621 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 494 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 567 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 356 or. ISBN 84-282-0666-X..