Ifaceko Haitzaren Natura Parkea
Ifac edo Ifaceko Haitza, edo gune babestu gisa duen izenarekin, Ifaceko Haitzaren Natura Parkea-gaztelaniaz: peñón de Ifach; katalanez: Penyal d'Ifac; bietan i'fak ahoskatua- Marina Alta lurraldean, Alacanteko probintziaren Calpe herrian dagoen natura monumentu ezaguna eta enblematikoa da, kostalde honen benetako ikurra baita. 45 hektarea ditu bakarrik ditu, Valentziako natura parke txikiena izanik.[1] Valentziako Erkidegoaren Gobernuak 1987ko urtarrilaren 19an natura parkearen izendapena eman zion. Gailurretik bista ederrak ikus daitezke, besteak beste, Formentera uhartea eta Santa Polako lurmuturra. Klima mediterraneoa da. Parkeak urtero 150.000 biztanle jasotzen ditu.[2]
Ifaceko Haitzaren Natura Parkea | |
---|---|
ezezaguna II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 332 m |
Mota | mendi, Batasuneko garrantzizko leku, natura-parke, naturagune babestua, parke natural eta Natura 2000 sarea |
Azalera | 53,3 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°38′05″N 0°04′28″E / 38.6347°N 0.0744°E |
Mendikatea | Prebaetic System (en) |
Kokapena | Marina Alta |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Alacanteko probintzia |
Udalerria | Calp |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Orografia
aldatuParkea bakartutako haitz batean dago. Haitza Mendikate Betikoen azken muturra da. 322 metroko garaiera du. Ia uhartea da baina kontinentearekin istmo detritiko baten bitartez lotuta dago. Arroka kareharrik dira. XIX. mendean haitza zeharkatzen duen tunela egin zen.
Historia
aldatuAntza denez lehen Ifac uhartea zen baina dokumentazio historikoaren arabera, erromatarren garaian, ordurako, istmoa zen. Istmo hori handitzen joan da eta gaur egun erabat urbanizatua dago. Dena dela, lehenengo aztarna historikoak erromatarren aurrekoak dira, K. a. IV. mendean bazegoen hemen iberiarren herri bat. XIII. mendean XIII, Jakue I.a Aragoikoak, moriskoei irabazi ondoren, Ifacen herri gotortu bat sortu zuen, Pobla d'Ifac, batez ere haitzetik ikusten ziren bistez baliatuz, inguruaren defentsa hobetzeko. Herriak gutxi iraun zuen: 50-60 urteetan Gaztelako armadak txikitu baitzuen. Oraindik-orain harresien aztarnak ikus daitezke.
XIX. mendean, ustiatzeko modurik ez zegoenez, estatuak uhartea saldu egin zuen. Esku pribatu desberdinetatik igaro zuen eta jabe haietako batek, dinamita erabiliz, gailurrera ailegatzeko bidea errazteko, haitza zeharkatzen duen tunela egin zuen. Jabe horiek haien etxeak haitzean kokatu zuten eta, ondorioz, zonalde batzuk urbanizatu ziren. XX. mendean, maldan, hotel bat eraiki zen; inoiz ez zen inauguratu eta, natura parkearen deklarazioa jaso ondoren, bota egin zen.[1] Valentzia Erkidegoko Gobernuak 1987ko urtarrilaren 19an natura parkearen izendapena eman zion. 2015ean bideak konpontzeko eta lan desberdinak egiteko parkea itxi egin zen; 2016ko abuztuan berriro ere irekin egin zen.[2]
Fauna
aldatuParkea hegaztientzat babes inguru garrantzitsua da: 80 espezia inguru aipatu dira zonaldean. Bertan, beste askoren artean, espezie hauek ikus daitezke:
Beste aldetik, Marina Alta osoa moduan, lurreko aberastasun malakologiko handia dago (barraskiloak). Koleopteroen presentzia ere garrantzitsua da.
Flora
aldatuBegetazioa parkearen alde garrantzitsuena da. Landare nagusiak rupicolak dira, asko endemikoak: Ifacheko silene, Thymus, la arrokako eskabiosa, ferra valentziarra. Goiko aldean zuhaixkak ikusten dira, esaterako, palmitoak.
Arriskuak
aldatuZonalde honek pairatzen dituen arazo nagusiak urbanizazioaren eta gizakiaren gertutasunaren ondorioak dira; dagoeneko, kontinentetik isolatuta dago eta gizakiaren presioa handia da.
Galeria
aldatu-
Haitza gertutik ikusita.
-
Kostaldeko urbanizazioa haitzetik ikusita.
-
Haitza zeharkatzen duen tunela.
-
Parkearen pinuak eta begetazioa.
-
Tunelaren irteera.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Haitzaren gaineko informazioa.
- (Gaztelaniaz):Ifachen inguruko datu bitxiak.
- (Gaztelaniaz):Liburuxka parkearen gaineko informazioarekin.