Ignalinako zentral nuklearra
Ignalinako zentral nuklearra, linburgeraz: Ignalinos Atominė Elektrinė, IAE, errusieraz Игналинская атомная электростанция, Ignalinskaya atomnaya elektrostantsiya, Lituaniako Visaginas udalerrian dagoen itxitako zentral nuklear bat da. Izena zentral nuklearretik hurbil dagoen Ignalina udalerriari zor dio.
Ignalinako zentral nuklearra | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Lituania |
Municipality of Lithuania | Visaginas Municipality |
Koordenatuak | 55°36′16″N 26°33′36″E / 55.60444°N 26.56°E |
Zerbitzu hasiera | 1983ko abenduaren 31 |
Zerbitzu amaiera | 1231UTCThu, 31 Dec 2009 :00:00 +000012amOstegunaOsteguna0012k |
Potentzia instalatua | 2.600 megawatt |
Webgune ofiziala | |
1978an Sobietar Batasunaren garaian eraiki zen, eta RBMK-1500 motako bi erreaktore nuklearrez osatua zegoen. Maiz, zorigaiztoko Txernobylgo zentral nuklearraren bikia dela esaten da, horregatik 1987ko Txernobylgo hondamendia jazo ostean, Ignalinako zentra nuklearraren gaitsuna murriztu egin zen. Dena den, Europar Batasunak Lituaniaren sarrera onartzeko baldintzetako bat bezala Ignalinako zentral nuklearraren itxira ezarri zuen, ondorioz 2004ean lehenbiziko erreaktorea eta 2009an bigarren erreaktorea martxan egotetik utzi eta zentral nuklearra itxi egin zen. Bestalde, beste bi erreaktore nuklear ere bazeuden, baina ez ziren inoiz amaituak izan.
Telesaila
aldatuChernobyl (2019) telesail labur ezaguna ukrainar zentral nuklearrean girotua egon arren, Txernobylgo esklusio eremuaren debekua eta bertan filmatzeak osasunarentzat zekarren kaltearen ondorioz Ignalinako zentral nuklearrean filmatu zen.