Igorreko ziklo-krosa
ziklo-kros lasterketa
Igorreko Nazioarteko Ziklo-krosa 1977 urteaz geroztik Igorren (Bizkaia) jokatzen den ziklo-kroseko lasterketa da. Olabarriko zirkuituan izaten da, herrian bertan. 1979 eta 1993 urteen bitartean Igorreko Ziklo-krosa San Kristobalgo zirkuituan egiten zen, baina 1993. urtean Ziklo-kroseko Munduko Koparen agerpenarekin beste leku bat bilatzeko beharra sortu zen, horregatik zirkuitua Olabarri auzora mugitu zen.
Ezaugarriak | |
---|---|
Eskualdea | Igorre |
Modalitatea | ziklo-krosa |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1977 (gizonezkoak) 2016 (emakumezkoak) |
Edizio kopurua | 43 (2018) |
Lehenengo irabazlea | Jose Mari Yurrebaso |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Daniele Pontoni (6) Emakumezkoak: hainbat (1) |
Amaierako edizioa | Gizonezkoak (2018): Javier Ruiz de Larrinaga Emakumezkoak (2018): Luisa Ibarrola |
Lehen garailea Jose Mari Yurrebaso izan zen eta Daniele Pontoni (6) eta Sven Nys (5) dira garaipen gehien lortu dituzten txirrindulariak.
Gizonezkoak
aldatuPalmaresa
aldatuGaraipenak
aldatuTxirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Daniele Pontoni | 6 | 1992, 1994, 1995, 1996, 1998, 2000 |
Sven Nys | 5 | 2006, 2007, 2008, 2009, 2011 |
Jose Mari Yurrebaso | 3 | 1977, 1983, 1987 |
Albert Zweifel | 3 | 1985, 1986, 1988 |
Aitor Hernandez | 3 | 2012, 2013, 2014 |
Emakumezkoak
aldatuPalmaresa
aldatuUrtea | Garailea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2016 | Aida Nuño | Lucía González | Sara Casasola |
2017 | Elle Anderson | Aida Nuño | Lucía González |
2018 | Luisa Ibarrola | Olatz Odriozola | Paula Suárez |
2019 | Lucía González | Aida Nuño | Olivia Onesti |
2020 | bertan behera utzia COVID-19 pandemia zela eta | ||
2021 | senior lasterketarik ez zen antolatu | ||
2022 | Lucía González | Sofía Rodríguez | Irene Trabazo |
Erreferentziak
aldatu- (Ingelesez) de Wielersite: Emaitzak