Imago
Imagoa intsektuen garapenaren azken fasea da, hots, heldu aldia, azken mudaren ostean agertzen dena[1]. Ugal aparatua erabat garaturik eta, Pterygota azpiklasean, hego funtzionalak dituelako bereizten da. Intsektu heterometaboloetan azken ninfa-estadioaren ondotik agertzen da. Holometaboloetan, berriz, pupatik irteten da.
Ephemeroptera ordenean subimago aldia dago. Fase horretan dauden banakoek hegoak dauzkate, baina aparatu genitala guztiz eratu gabe dago[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Imago Euskalterm. Euskara.euskadi.net
- ↑ Fernando Pedro PEREZ: Euskal Herriko intsektuak: kilkirrak, matxinsaltoak eta txitxiburduntziak[Betiko hautsitako esteka] Euskomedia.org