Inoki, Inoki Ness ere deitua, Fabiano Ballarin (Erroma, 1979ko urriaren 2a) rap abesle eta ekoizle italiarraren ezizena da.

Inoki

Bizitza
JaiotzaErroma1979ko urriaren 2a (45 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakraperoa, abeslaria eta disko-ekoizlea
Izengoitia(k)Inoki
Genero artistikoahip hop musika
Musika instrumentuaahotsa

inokiness.it
MySpace: inokines Souncloud: inokiness Musicbrainz: de885e5b-284d-4dac-954c-48c7d7e2ebe5 Songkick: 90008 Discogs: 774750 Allmusic: mn0001902731 Edit the value on Wikidata

Inokik bere burua ezker muturreko kide dela esan izan du, ideia komunistak eta anarkistak partekatuz.[1]

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Inoki ezizena bere Enok tag zaharrari zor dio, Itun Zaharreko Enoch pertsonaiarekin lotzen duena; Gainera, "ness" Bolonian "badaki" adierazteko erabiltzen zen esamoldea zen, Inoki Japoniako borrokalari ezagun baten izena zen bitartean. Faliero Ballarin aktore erromatarra zen bere aita , 1983an Amore tossico film neorrealista ospetsuan agertzen dena. [2]

Erroman jaio bazen ere Imperian hazi zen, eta gero Boloniara joan zen bizitzera. Hip hop kulturan barneratzen hasi zen lehenik grafiti mundura eta ostera rap musikara, Assalti Frontali taldearen entzunez besteak beste. Bolognan Gianni KG break dance dantzari eta rap abeslaria eta Paniko grafiti egileak ezagutu zituen. Haiekin batera Porzione Massiccia Crew (PMC) osatzen du, artista ugari biltzen zituen Bologniako hip hop kolektibo historikoa.

1996an Joe Cassano rap abeslaria ezagutu zuen, eta harekin Flick Flack Mobb sortu zuen. Handik denbora gutxira Turineko The NextOne DJ eta break dantzariaren Next Level Enternainment kolektiboan sartzen da . 1998an Fritz da Cat- en Novecinquanta diskoan zegoen Giorno e notte abestian parte hartu zuen; abesti hau Cassanoren hil osteko Dio lodato diskoan ere sartzen da. Urte berean Porzione Massiccia Crew taldearen Demolizione 1 mixtapea ere kaleratu zen. Garai berean, Inokik hainbat kolaborazio egin zituen Italiako eskola zaharreko artista garrantzitsu batzuekin, hala nola Zippo (Vicchio), DJ Skizo eta Camelz Finezza Click.

5. Dan

aldatu
 
Porzione Massiccia Crew-ren tag-a Porto Maurizion, Imperia : Panyko eta Inoki (Enok)

2001ean estudioko lehen diskoa kaleratu zuen, 5º Dan izenekoa, autoekoiztua eta Inokines ezizenarekin, eta ondoren PMC bigarren mixtape-a, Demolition 2 (2002).

2003 / 2004an (eta 2006ko azken ediziora arte) Inoki 2theBeat antolatzeaz arduratu zen, Bologniako Link aretoan egiten zen eta italiar estatuko artistak biltzen zituena "freestyle" borroka ekitaldi entzutetxua.

Urte berean Tekno Mobil Squad kolektiboarekin lankidetzan aritu zen, Lou Chanorekin batera (DJ eta Truce Klan kolektibo erromatarreko ekoizlea) lehen tekno-rap nahasketa sortuaz. Eurekin festa askotan parte hartu zuen eta bi abesti grabatu zituzten (horietako bat Fuori vena filmaren soinu banda).

2004an Porzione Massiccia Crew-ek Club Dogo-rekin kolaboratu zuen PMC VS Club Dogo -The Official Mixtape diska eginaz. Urte berean, Inokik Italiako RAI telebistako Hip Hop Generation saioan aurkezle gisa parte hartu zuen eta L'ispettore Coliandro telesailean agertu zen.

Fabiano detto Inoki eta Nobiltà di strada

aldatu

2005ean Fabiano detto Inoki, bakarkako bigarren diskoa atera zuen, 2003 eta 2004 artean grabatutako abestiak biltzen dituena. Diskoa Relief Records zigilupean atera zen eta rap eszenako ordezkari garrantzitsuen partaidetza izan zuen: ekoizpena Shabloren , DJ Shocca eta Don Joe-ren esku izan zen, Club Dogo-ren eskuartzearekin. Inokiren heltze artistikoa markatzen duen lana izan zen. Gai sozialak eta pieza autobiografikoak ditu diskak, beti ere bere aztarna estilistikoa mantenduz. [3]

Hilabete batzuk geroago, urte amaieran, Shablorekin batera The Newkingztape Vol. 1 kaleratu zuen, beste artista askoren partaidetzaz beteriko 29 abestidun mixtape bat. Kolaborazioak garai hartako Italiako rap eszenako ordezkari nagusiei ( Gué Pequeno, Co'Sang, Bassi Maestro, One Mic eta beste hainbat) eta nazioarteko zenbait gonbidaturi ( Group Home talde historiko amerikarraren Lil'Dap, Afrob alemaniarra eta Frantziako Tandem). [4]

2006ko urrian Warner Music Italy-rekin sinatuko zuela iragarri zen. [5] Handik gutxira, Sentimento reciproco singlearen behin-behineko bertsioa sarean hedatzen hasten da Inokik jakin gabe. Handik urte batzuetara, diskoaren salmentan igotze aldera disketxearen marketin mugimendu bat besterik ez zela izan adierazi zuen. [2]

2007ko otsailean hirugarren diskoa kaleratu zuen Nobiltà di strada , arrakasta nazionala izan zena, besteak beste MTV telebistaren laguntzari esker ere, "2007ko MTV-ren apostua" bezala izendatu baizuen. Diskoak G Max, il Turco, Mic Meskin eta Tek Money-en kolaborazioak zituen, ekoizpenak DJ Skizo, Bassi Maestro, Lou Chano, Bonnot, Big Aim & Yaky-ren esku egon ziren bitartean. [6] Lehen singlea Sentimento reciproco izan zen, eta bigarrena Il mio paese se ne frega, zaleen eta kritiken erantzun ona jaso zutenak.

2007an Radiocittà Fujikoko irrati katean Street Kingz izeneko underground irratsaio bat sortzen ere ikusi zuen.

Undergroundera itzulera eta Rap Pirata

aldatu

2008an Inokik Warnerrekin zuen kontratua amaitu eta autoekoizpenera itzultzen da, disko-industriaren mundua eta mainstreamean jarraitzea aukeratu duten raperoak gogor kritikatuz. 2009an lehia indartsu bat hasi zuen Vacca izeneko rap kantariarekin, Myspace sare sozialaren bitartez elkarri kritika gogorrak eginez. [7]

2010ean Salentoko Mad Dopa rap kantariarekin egindako Pugni in faccia mixtapea argitaratu zuen, doan deskargatzeko aukera emanez. Hurrengo urtean Assalti Frontali taldeko Profondo rosso diskoan parte hartu zuen (beraien biran ere ibili zen). Gainera berak sortutako Rap Pirata diskoetxe independentearekin argitaratutako Flusso di Conscience mixtapea kaleratu zuen. [8] [9]

2012ko urtarrila 26ean aurkako dissing bat argitaratu zuen aurreko urtetan berarekin kolaboratu zuen Club Dogo-ko Gué Pequenoren aurka, bere burua diskoetxe nagusien menpera saldu izana salatuz. [10] Urtetan zehar hainbat tirabira ere izan ditu beste hainbat raperoekin, batez ere Salmo, [11] Marracash, [12] eta Fedez-ekin . [13]

2012ko uztailaren 31n Inokik L'antidoto izeneko disko berria udazkenean argitaratuko zuela azaldu zuen eta Siamo uno abestia argitaratu zuen Youtuben . [14] 2012ko azaroaren 9an bideoa ere egin zen L'antidoto singlea kaleratu zen eta Cosa ci aspetta singlea baita ere. [15] Azkenean, diskoa 2014ko otsailean kaleratu zen, [16] ia bi urte itxaron ondoren. Lanak hainbat artistarekin egindako kolaborazio ugari ditu: Assalti Frontali, Dead Prez taldeko M1 rapero estatu batuarra, Tino Tracanna saxofonista, Awa Mirone eta Giulia Spallino abeslariak eta Nunzio Streetchild rapera. [17] Soinu nahiko esperimentala duen diskoa da, eta letrek kritika gogorra adierazten dute Italiako gizartearen arinkeria eta kontsumismoari, eta hip hop garaikidearen konpromezu faltari. [18]

2016ko abenduaren 25ean Basso Profilo - The Mixtape, autoekoitzitako nahasketa kaleratu zuen [19], 2017ko otsailaren 20an Basso Profilo abestiaren bideoa kaleratu zen, eta ondorengo hilabeteetan It's War eta We Goin 'On . Urte berean Inoki berak eta Mad Dopak osatutako Call2Play taldearen diskaren kaleratzea iragartzen da, Fabio Mustaren ekoizpenaz eta Caparezzaren gainbegiratzea artistiko izango dituena. Lehenengo singlea Fallo tu izenekoa, Caparezarekin elkarlanean sortu zen eta ekainaren 6an kaleratu zen YouTuben . [20]


2018ko urtarrilean Vacca rap abeslariaren Don diskoko Blood a Blood abestian hartu zuen parte, berarekin zituen tirabirak amaitzutak emanez. Urte bereko azaroak L'Elfo rap abeslariaren Gipsy Prince diskoko Capo abestian parte hartu zuen.

Diskoetxe handi batera itzulera

aldatu

2020ko martxoaren 13an Inokik grabazio kontratua sinatu zuen Sony Music-en filiala den Asian Music-ekin, eta horrela zigilu garrantzitsu batera itzuli zen. Aldi berean, Trema singlea argitaratuko zuela iragarri zuen, estudioko bosgarren diskoa aurreikustea helburu zuena. [21] [22]

Diskografia

aldatu

Bakarlari gisa

aldatu
Estudioko albumak
  • 2001 - 5º Dan
  • 2005 - Fabiano detto Inoki
  • 2007 - Nobilità di strada
  • 2014 - L'antidoto
Mixtape
  • 2006 - The Newkingztape Vol.1
  • 2008 - Street Kingz Vol.1
  • 2008 - Street Kingz Vol.2
  • 2010 - Pugni in faccia (Mad Doparekin)
  • 2011 - Flusso di concienza
  • 2016 - Basso profilo - The Mixtape
Singleak
  • 2007 – Sentimento reciproco
  • 2007 – Il mio Paese se ne frega
  • 2012 – L'antidoto
  • 2020 – Trema
  • 2020 – Nomade

Porzione Massiccia Crew-rekin

aldatu
  • 1998 – Demolizione 1
  • 2002 – Demolizione 2
  • 2004 – PMC VS Club Dogo - The Official Mixtape ( Dogo Gang-rekin)

Kolaborazioak

aldatu
  • 1998 – DJ Lugi ft. Inoki, Joe Cassano50 MCs (da 50 MCs Pt. II)
  • 1999 – Fritz da Cat ft. Inoki & Joe Cassano – Giorno e notte (da Novecinquanta)
  • 1999 – Joe Cassano ft. Inoki, Lord Bean, Fritz da Cat – Gli occhi della strada (da Dio lodato)
  • 1999 – Joe Cassano ft. DJ Lugi, Devonpepse, A. Cassano, Inoki, Camelz, P – Tributo (da Dio lodato)
  • 1999 – Inoki e DJ Skizo feat. Royal Rae – Gioventù bruciata
  • 1999 – Uomini di Mare ft. Inoki – Entro il 2000 (da Sindrome di fine millennio)
  • 2000 – Inoki feat Zippo – Cammino sul tempo (da Missione Impossibile)
  • 2001 – Michel ft. Inoki – Siamo noi (da Chempions League)
  • 2002 – Shezan Il Ragio ft. Inoki, Lama Islam – Bolo – Collabo (da Randagio Sapiens)
  • 2003 – Inoki feat. Tekno Mobil Squad – Battaglia quotidiana (colonna sonora film Fuori vena)
  • 2004 – Amir e Mr. Phil ft. Inoki – Cosa c'è? (da Naturale)
  • 2004 – DJ Shocca ft. Inoki, Royal Mehdi – Bolo by Night (da 60 Hz)
  • 2004 – Rischio ft. Inoki, Gora – Lo spettacolo è finito (da Lo spettacolo è finito)
  • 2005 – Flaminio Maphia ft. Inoki, Benetti DC, KO – Rapper do vai (da Per un pugno di euri)
  • 2005 – Marracash ft. Inoki – Il gioco (da Roccia Music Vol. 1)
  • 2005 – Michel ft. Inoki – Cash Dreamin' (da ...Da lontano)
  • 2005 – Mr. Phil ft. Amir, Inoki, DJ Double S – Cosa c'è? (Kill Phil Remix) (da Kill Phil)
  • 2005 – Mr. Phil ft. Inoki, Lord Bean, DJ Gengiz – Live Illegal (da Kill Phil)
  • 2006 – Amir ft. Santo Trafficante, Inoki, Tek Money – Prestigionewkings (da Prestigio Click Bang vol. 1)
  • 2006 – DJ Fede ft. Inoki, A. S.K. – Try One More Time (da Rock the Beatz)
  • 2006 – Esa aka El Prez ft. Inoki, Killa Tek – Trappole e regole (da Tu sei bravo)
  • 2006 – Gel e Metal Carter ft. Inoki, Noyz Narcos – Censura (da I più corrotti)
  • 2006 – Gué Pequeno e DJ Harsh ft. Inoki – Più pesante del cielo (da Fastlife Mixtape)
  • 2007 – DDP ft. Inoki – Fatti così (da Attitudine)
  • 2007 – DJ Skizo ft. Inoki, Tommy Tee – Libero (da Broken Dreams)
  • 2007 – Frank Siciliano e DJ Shocca ft. Inoki, Tek Money, DJ Double SIt's the New! (da Struggle Music)
  • 2007 – Micrawnauti ft. Inoki – Karateknixxx (da Raw)
  • 2008 – Big Aim & Yaki ft. Inoki, Jake La FuriaPer me va bene (da Hagakure)
  • 2008 – Big Aim e Yaky ft. Inoki, New Kingz – Street Disco (da Hagakure)
  • 2008 – Big Aim e Yaky ft. Inoki, New Kingz – Tu non sei (da Hagakure)
  • 2008 – DJ Gengiz & Noyz Narcos ft. Inoki – My Cocktail (da The Best Out Mixtape)
  • 2008 – Micromala ft. Inoki e Pass – Malakingz (da Colpo grosso)
  • 2008 – Mr Seyo aka Ony ft. Inoki, Tek Money – Streetkingzfreesta (da Back to the Future)
  • 2008 – Santo Trafficante ft. Inoki, Duke MontanaSplit Personality (da Ghiaccio - Il principio)
  • 2008 – Duke Montana ft. Inoki, Seppia – Senza soldi (da Street Mentality)
  • 2009 – Gente De Borgata ft. Inoki – Il suono indiscutibile (da Terra terra)
  • 2009 – Zinghero ft. Inoki, Chicoria – Il paese delle meraviglie (da Fiji de na lupa)
  • 2010 – Nico Royale ft. Inoki, Kalafi – No Friend Gal
  • 2010 – Debbit, Corax, Losk e Inoki – Rapocalisse (da Unfamily)
  • 2010 – Mic Meskin feat. Inoki – Bolo Giants
  • 2010 – Mic Meskin feat. Inoki – Vedo
  • 2010 – Mic Meskin feat. Inoki – Nuovo giorno
  • 2010 – Mic Meskin feat. Big Noyd, Havoc, Inoki – Bona lè
  • 2010 – Wave MC ft. Inoki – Il bivio
  • 2010 – Siamesi Brothers & DJ Skizo ft. Inoki – Io ne voglio da te
  • 2010 – Timmy Tiran feat. Inoki – Usa e getta
  • 2010 – Marciano feat. Inoki – Senti questa musica
  • 2011 – Assalti Frontali ft. Inoki ed Esa – Banditi nella sala
  • 2011 – Marciano feat. Inoki Ness – On the Rockz
  • 2012 – Shafy Click feat. Inoki – Incontenibile
  • 2012 – Freestyle Concept feat. Clementino, Inoki Ness & L-Mizzy – Fight
  • 2012 – Inoki Ness e Timmy Tiran – Vigile vigila
  • 2012 – Mr Chinasky feat. Inoki – Degrado
  • 2012 – Lama Islam feat. Nunzio Streetchild, Naser, Mopashà, Inoki Ness – Hip Hop Worldwide
  • 2012 – Inoki feat. Simon – Fame RMX
  • 2013 – Siruan feat. Inoki – Ingannati
  • 2015 – Miss Simpatia feat. Inoki, Tiz – Fase REM
  • 2016 – Brain feat. Inoki Ness – Pescatore di sogni
  • 2016 – Assalti Frontali feat. Inoki Ness – Mille gruppi avanzano
  • 2016 – Zinghero feat. Inoki Ness – Fatto de rap
  • 2016 – DJ Skizo feat Inoki Ness – Freshness
  • 2016 – 100 Bronx feat. Inoki Ness – Rose bianche
  • 2017 – Brain feat. Inoki Ness – Street Requiem
  • 2017 – Zinghero & Saga feat. Inoki Ness – Paranoie
  • 2017 – Call2Play, Kiave, Terron Fabio, Patto MC, Mattak, GentleT – L'unica soluzione 2.0
  • 2017 – Inoki Ness – Barona by Night (RedBull Culture Clash Dubplate)
  • 2017 – Inoki Ness feat. Big Rapo e Mazza Ken – We Going On
  • 2018 – Vacca feat. Inoki Ness – Blood a Blood
  • 2018 – L'Elfo feat. Inoki Ness – Capo
  • 2019 – Enigma feat. Inoki Ness – Apatia
  • 2019 – DJ Fastcut Feat. Inoki Ness, Lord Madness – Nuvole
  • 2019 – Mauras feat. Inoki Ness, Bonnot, Willie Peyote – Capìtalunedi
  • 2020 – Parola Vera feat. Inoki Ness – Slang & Tattoo

Erreferentziak

aldatu
  1. (Italieraz) Hano. (2019-03-21). «La fierezza di Inoki: "Sono Comunista e Antirazzista"» Hano Mnemonic (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  2. a b https://www.youtube.com/watch?v=RSvjTVA4NU8
  3. (Italieraz) Fabiano Detto Inoki. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  4. (Italieraz) The Newkingztape Vol.1. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  5. (Italieraz) Inoki firma per la Warner Music. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  6. (Italieraz) s.r.l, Rockol com. «√ Recensioni | Dischi | Inoki - NOBILTA' DI STRADA su Rockol.it» Rockol (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  7. «5 tra i Dissing più celebri del rap italiano - Mondo Rap» web.archive.org 2017-08-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  8. .
  9. 21 luglio 2017.
  10. 27 gennaio 2012.
  11. 5 dicembre 2012.
  12. 28 luglio 2017.
  13. 16 gennaio 2017.
  14. 1º agosto 2012.
  15. 10 novembre 2012.
  16. .
  17. 18 gennaio 2014.
  18. 26 marzo 2014.
  19. 4 gennaio 2017.
  20. 17 maggio 2017.
  21. 13 marzo 2020.
  22. 14 marzo 2020.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1