Inozibe hiltzaile
Inozibe hiltzailea (Inocybe patouillardii edo Inocybe erubescens) Inozibe generoko onddo espezie bat da.[1] Oso toxikoa. Sindrome muskarinikoa.
Inozibe hiltzailea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Inocybaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Inosperma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Inosperma erubescens | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Inocybe erubescens | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakotik koniko-kanpai itxurakora doana, gero izurtu-zabaldua, titi kamuts zabalarekin. Ertza inkurbatutik dekurbatu-laura, sinuoso-lobulatua, eta askotan lazeradotua. Azal zurixka, gero zuri-horixka, esfumatura arrosa-okre arin batekin. Zuntz txiki erradialekin, arrosa gorrixkatik arre-bermiloi kolorekora doazenak, eta itxura zikina ematen dioten okre-bermiloi koloreko eremu batzuekin.
Orriak: Estu, meheak, bihurgunetsuak, sinuadotatik adnatatara; zurixkak, gero horixka-lasto kolorekoak, azkenik arre-gorrixkak, orban okre-gorrixkekin, eta esporak heltzen direnean, oliba esfumaturarekin eta gorrixkara biratzen duten ertz izurtu zurbilagoekin.
Hanka: 3 - 8 x 1 - 1,5 ( 2 ) cm-koa, lodia, zilindrikoa, pixka bat uhindu-kurbatua, goialdean errezel hondarrekin, oinarri erraboilduna du eta luzetara haritsua; zuria, gero zuri horixka eta, azkenik, esfumatura okre-gorrixkarekin. Gortina iheskorra eta iragankorra du.
Haragia: Zuria esfumatura arrozarekin, ia usaingabea, zapore gozo leuna du eta zertxobait mina zahartzean.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen"is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Erubescens epitetoa latinetik dator, gorritu egiten dela esan nahi duen "erubescens" hitzetik.
Toxikotasuna
aldatuEspezie toxikoa da.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuEspezie hau nahastezina da bere kolore eta tamainagatik.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberritik uda erdialdera arte hazten da, hostozabalen basoetan eta parke eta lorategietako belarretan.[4]
Banaketa eremua
aldatuEuropa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 354 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 236 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 236 or. ISBN 84-505-1806-7..