Intouchables
Intouchables (euskaraz Ukiezinak) 2011ko Olivier Nakache eta Éric Toledano frantziar zinema zuzendarien drama-komedia filma bat da. François Cluzet eta Omar Sy aktoreek antzeztu zuten.
2011ko irailaren 23a Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
aldatuFrantzia, Paris. Philippe (François Cluzet) parapente egiten ari zela tetraplegiko gelditu den frantziar aristokrata bat da, bera zaintzeko Driss (Omar Sy) izeneko gaztea kontratatu berri du, espetxetik atera berri den hiriko auzo marginal bateko arraza beltzezko gaztea. Nahiz eta lehen biztadizoan elkarren artean arrats ezberdinak diren pertsonak diruditen, denborarekin biek Vivaldi eta Earth, Wind & Fire, hitz jarioa eta txantxa zalekeria, eta etiketa eta txandalak elkar bizi daitezen lortuko dute. Biak zeharo ezberdinak diren giro eta munduetatik datoz: Philippe ikasia eta serioa da, Driss aldiz mutil sendoa eta eroskoa, baina apika-apika lagun egingo dira, Philipek Drisseri gustuko zaletasuna eta lanbidea topatu eta bizitzan aurrera egiten lagunduko dio, aldiz, Drissek Philiperi bizipoza eta alaitasuna berreskuratzen lagunduko dio. Azkenen biek gauza bera topatu eta elkarbanatuko dute: adiskidetasuna.
Aktoreak
aldatu- François Cluzet: Philippe
- Omar Sy: Driss Bassary
- Audrey Fleurot: Magalie
- Clotilde Mollet: Marcelle
- Anne Le Ny: Yvonne
- Alba Gaïa Kraghede Bellugi: Elisa
- Cyril Mendy: Adama
- Christian Ameri: Albert
- Grégoire Oestermann: Antoine
- Marie-Laure Descoureaux: Chantal
- Absa Dialou Toure: Mina
- Salimata Kamate: Fatou
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Intouchables filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)