Ipar Jutlandia
Ipar Jutlandia[1] (danieraz Nordjylland), 2007tik aurrera Danimarkan sorturiko bost eskualdetako bat da.
Ipar Jutlandia Nordjylland | ||
---|---|---|
Danimarka | ||
Administrazioa | ||
Estatua | DNK | |
ISO 3166-2 | DK-81 | |
Hiriburua | Aalborg | |
Gobernuburua | Mads Duedahl (en) | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 57°11′N 9°40′E / 57.18°N 9.67°E | |
Azalera | 7,933 km² | |
Mugakideak | Erdialdeko Jutlandia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 590.580 (2019ko urriaren 1a) 10.065 (2009) | |
Dentsitatea | 73 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Udalerriak | 11 | |
Gobernu burua | Ulla Astman | |
www.rn.dk/Regionen/English/ |
Jutlandia penintsularen iparraldea hartzen du, bai eta Limfjordek banatzen duen Vendsyssel-Thy uhartea ere, eta 7.933 km² ditu azaleran. Hiriburua, eta aldi berean hiri handiena Aalborg da, zeinak eskualde osoaren biztanleriaren erdia baitauka. Ipar Jutlandiak 580.273 biztanle ditu (2012).
Geografia
aldatuIparraldean eta mendebaldean Skagerrak itsasartea, hegoaldean Midtjylland, ekialdean Kattegat itsasartea mugakide ditu.
Udalerriak
aldatuEskualdeak 11 udalerri ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Aalborgen: Aalborghus gaztelua, Budolfi katedrala, KUNSTEN Arte Museoa eta Lindholm Høje hilerria.
- Aggersborg eta Fyrkat gotorleku bikingoak.
- Skagen lurmuturra.
- Morsø uhartea.
- Læsø uhartea.
Pertsona ezagunak
aldatu- Ejnar Mikkelsen (1833-1971), esploratzailea.
Iruditegia
aldatu-
Lindholm Høje bikingoen hilerria.
-
Aggersborgeko gotorlekua.
-
Fyrkateko gotorlekua.
-
Nordre Rønner itsasargia Læsø uhartean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .