Ipurditik ahora
Ipurditik ahora (ingelesez: ass to mouth, ATM edo A2M) pornografia industriako jargoiko termino bat da zeinak uzki-sexuaren ondoren aho sexura pasatzea deskribatzen baituen. Batez ere, zakil tentea sexukidearen uzkitik atera bezain laster kidearen ahora edo beste norbaiten ahora eramatean datza.
Osasun kezkak
aldatuIpurditik ahora pasatzearen hartzaileak uzkian egondako zakil edo objektu bati felazioak egiten badizkio, osasun-arriskuan egon daiteke. Arriskuetako bat digestio-traktuan asaldurak agertzean datza; hau da, ondestetik ahora eta goi digestio-aparatura heste-flora normala sartzea. Hartzailearen uzkiko eta ondesteko eremua gonorrea bezalako sexu-transmisiozko gaixotasun batez kutsatuta balego, infekzioa pertsona horren ahora edo eztarrira transmititzeko arriskua legoke. Hesteetako parasitoak eta beste organismo batzuk ere kutsa litezke gorotzen bidez.
Horrenbestez, sexu-transmisiozko infekzioak eta parasitoak transmititzeko arriskua oso handia da kutsatutako pertsona baten gorotz-partikulak kutsatu gabeko baten ahora transmititzen direnan.
Industria pornografikoan
aldatuIndustria pornografikoko antzezleek enemak erabili ohi dituzte uzkiak garbitzeko uzki-sexuko eszenak egin aurretik. Hala ere, enemek bakarrik gorotz-partikulak garbitzeko balio dute, eta ez dituzte sexu-transmisiozko gaixotasunen kutsatzea prebenitzen.