Irlandar
Irlandarrak (irlanderaz Muintir na hÉireann, na hÉireannaigh eta ingelesez Irish People) Europako ipar-mendebaldean dagoen Irlandako uharteko biztanleak dira. Haun ondorengoak munduan barna nagusiki Estatu Batuak, Erresuma Batua, Australia, Kanada eta Zeelanda Berrian topa daitezke, eta denera 80 milioi inguru pertsona izan daitezkela kalkulatu izan da.
Irlandarrak na hÉireannaigh | |
---|---|
Irish people collage2.jpg
1. lerroa: Oscar Wilde • Maureen O'Hara • Red Hugh O'Donnell • Bono • Bram Stoker • Francis Beaufort • George Best 2. lerroa: Mary McAleese • Ernest Shackleton • Pierce Brosnan • Enya • Hugh O'Neill • Robert Boyle • Saint Brigid | |
Biztanleak guztira | |
5.772.005 inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Irlanda: 4.500.000 AEB: 36.495.800 Erresuma Batua (Ipar Irlanda barne) 6.000.000 (%25ak irlandar arbasoak ditu) Kanada: 4.354.155 Australia: 5.900.000 Argentina: 1.000.000 Mexiko: 600.000 | |
Hizkuntza | |
Irlandera, ingelesa, Ulsterko eskoziera eta shelta | |
Erlijioa | |
Katolizismoa (gehiengoa), presbiterianismoa, anglikanismoa eta metodismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
eskoziarrak, manxarrak, galesak, kornubiarrak eta bretainiarrak |
Berez, Irlanda jada duela 9.000 urtetatik aurrera populatua dago. Aldiz, irlandar mitologiaren arabera irlandarren lehenbiziko arbasoak Fomoré, Fir Bolg eta Tuatha Dé Danann herriak lirateke.
Ipar Irlanda zein Irlandako Errepublikako herritarrak agertzen dira behean lanbidearen arabera sailkatuta.
Idazleak
aldatu- Jonathan Swift (1667-1745). "Gulliverren bidaiak" (1726).
- Bram Stoker (1847-1912). "Drakula" (1897).
- Oscar Wilde (1854-1900). "Dorian Grayren erretratua" (1890).
- George Bernard Shaw (1856-1950). Nobel sariduna 1925ean.
- William Butler Yeats (1865-1939). Nobel sariduna 1923an.
- James Joyce (1882-1941). "Ulises" (1922).
- Liam O'Flaherty (1896-1984). "The Informer" (1925).
- Samuel Beckett (1906-1989). Nobel sariduna 1969an.
- Brendan Behan (1923-1964). "An Giall / The Hostage" (1958).
- Frank McCourt (1930-). "Angela's Ashes" (1996).
- Seamus Heaney (1939-2013). Nobel sariduna 1995ean.
- Cathal O Searcaigh (1956-). Irlanderazko poeta eta antzerkigilea.
- John Boyne (1971-). "Pijama marradunaz jantzitako mutikoa" (2006).
Kirolariak
aldatu- George Best (1946-2005), futbolaria. Manchester Uniteden ibiltakoa nagusiki.
- Seán Kelly (1956-), txirrindularia.
- John Aldridge (1958-), futbolaria.
- Stephen Roche (1959-), txirrindularia. Tour, Giro eta Munduko Txapelketa irabazi zituen 1987an.
- Barry McGuigan (1961-), boxeolaria. Munduko txapelduna 1985ean.
- Rory Best (1982-), errugbilaria. Lau aldiz Sei Nazioen txapelduna selekzioarekin.
- Katie Taylor (1986-), boxeolaria. Urrezko olinpiar domina 2012an.
- Rory McIlroy (1989-), golf jokalaria. Open USA irabazi zuen 2011an.
Musikariak
aldatu- Paddy Moloney (1938-), The Chieftains taldeko liderra.
- Liam O'Flynn (1945-), irlandar gaita jotzailea.
- Van Morrison (1945-), estilo askotako abeslaria.
- Rory Gallagher (1948–1995), bluess eta rock gitarra jotzailea.
- Bill Whelan (1950-), musikagilea.
- Gary Moore (1952-2011), rock eta blues gitarra jotzailea.
- Shane McGowan (1957-), The Pogues taldeko abeslaria.
- Bono (1960-), U2 taldeko abeslaria eta liderra.
- Larry Mullen Jr. (1961-), U2 taldeko bateria jotzailea.
- The Edge (1961-), U2 taldeko gitarra jotzailea.
- Sinead O'Connor (1966-), pop abeslaria.
- Sharon Shannon (1968-), akordeoi eta biolin jotzailea.
- Sharon Corr (1970-), The Corrs taldekidea.
Artistak
aldatu- Francis Bacon (1909-1992), margolaria.
- Maureen O'Hara (1920-2015), aktorea.
- Peter O'Toole (1920-2015), aktorea.
- Fionnula Flanagan (1941-), aktorea.
- Liam Neeson (1952-), aktorea.
- Pierce Brosnan (1953-), aktorea.
- Daniel Day-Lewis (1957-), aktorea.
- Kenneth Branagh (1960-), aktorea eta zinema-zuzendaria.
- Enya (1961-) abeslari eta musikaria.
- Michael Fassbender (1977-), aktorea.
- Jonathan Rhys Meyers (1977-), aktorea.
Politikariak
aldatu- Daniel O'Connell (1775–1847), parlamentaria eta ekintzaile katolikoa.
- Mary Harris (1837-1930), ekintzaile eta sindikalista.
- Éamon de Valera (1882-1975). Presidentea izandakoa (1959-1973).
- Ian Paisley (1926-2014), Ipar Irlandako Lehen Ministro unionista eta apaiz protestante.
- John Hume (1937-), politikari iparrirlandar laborista. Bakearen Nobel Saria 1998an.
- Seán MacBride (1940-1988), ekintzailea. Bakearen Nobel Saria 1974an.
- David Trimble (1944-), politikari iparrirlandar unionista. Bakearen Nobel Saria 1998an.
- Gerry Adams (1948-), politikari iparrirlandar errepublikarra.
- Martin McGuinness (1950-2017), politikari iparrirlandar errepublikarra eta IRAko buruzagi izandakoa.
- Bertie Ahern (1951-). Lehen Ministroa izandakoa (1997-2008).
- Mary McAleese (1951-). Presidentea izandakoa (1997-2011).
Iraultzaileak
aldatu- Hugh O'Neill (1550–1616), noblea eta iraultzailea.
- Red Hugh O'Donnell (1572-1602), noblea eta iraultzailea.
- Constance Markievicz (1868–1927), independentziaren aldeko ekintzailea eta sufragista.
- Patrick Pearse (1879–1916), ekintzaile errepublikarra eta poeta.
- Michael Collins (1890-1922), independentziaren aldeko ekintzailea.
- Bobby Sands (1954-1981), IRAko kide mitikoa.
Elizakoak
aldatu- Patrizio Irlandakoa (V. mendea), herrialdeko 3 santu patroietako bat.
- Brigida Irlandakoa (451–525), herrialdeko 3 santu patroietako bat.
- Kolunba Ionakoa (521–597), herrialdeko 3 santu patroietako bat.
- Alec Reid (1932-), apaiza eta bake-bitartekaria.
Zientzialariak
aldatu- Robert Boyle (1627–1691), kimikaria eta fisikaria.
- Francis Beaufort (1774–1857), hidrografo eta itsasgizona.
- Anton Abbadia (1810-1897), hizkuntzalari, idazle eta astronomoa.
- Ernest Walton (1903-1995), fisikaria. Nobel Sariduna 1951an.
- William C. Campbell (1930-), biokimikaria. Medikuntzako Nobel Saria 2015ean.
Beste batzuk
aldatu- Ernest Shackleton (1874–1922), esploratzailea.
- Betty Williams (1943-2020), ekintzailea. Bakearen Nobel Saria 1976an.
- Mairead Corrigan (1944-), ekintzailea. Bakearen Nobel Saria 1976an.