Irrati-antzerki
Irrati-antzerkia (maiz irrati-nobela edo irrati-komedia gisa ezaguna, generoaren arabera) antzerki- edo fantasiazko edukia duen irrati-edukia da.[1] Ikusizko osagairik ez dutenez, irrati-antzerkiak elkarrizketaren, musikaren eta soinu-efektuen mende daude, entzuleari istorioa imajinatzen laguntzeko.
Irrati-nobelari azpigeneroari esker garapen handia izan zuen 1920 eta 1940 artean, eta mundu mailako entretenimendu-modu bihurtu zen. Telebista iristearekin batera, XX. mendearen erdialdean, pixkanaka beherantz egin zuen, entretenimendu-espazioen programazioan zati txiki bat hartu arte.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Radioteatro» definicionabc.com.
- ↑ [http://revistas.ucm.es/index.php/ARAB/article/view/53496 «Realización, lenguaje y elecciones narrativas de radioteatro: tres aproximaciones a la creación de espacios sonoros en el tiempo»] revistas.ucm.es 2016.