Isildur
Isildur (ilargiaren zerbitzaria quenyaz), Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da. Haren istorioa, Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanean kontatzen da, baita Silmarillion eta Eraztunen Jauna eleberrietan ere. Eguzkiaren Bigarren Aroko 3209. urtean jaioa Numenor uhartean, Elendil Garaiaren semea eta Anarionen anaia nagusia izan zen. Haren emazteari buruz ezer ezagutzen ez den arren, lau seme izan zituen: Elendur, Aratan, Ziryon eta Valandil. Gazteenen ondorengoa da Arnorreko erregeen leinua.
Isildur | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Numenor |
Heriotza | Gladden Fields (en) |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | ezpataria |
Familia | |
Aita | Elendil |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Sauron |
Historia
aldatuAkallabêthen, Isildur, Ar-Phârazonen goardien artetik ihes egin zuela kontatzen da, eta Numenorreko Zuhaitz Zuria zen Nimlothera iritsi zela, bertatik frutu bat artzeko, agian, etorkizunean, Numenor uhartea Sauronen aginduz suntsitua izango zela aurreikusiz. Frutu horretatik jaio zen, ondoren, Minas Ithileko Zuhaitz zuria.
Numenorreko azken erregea izan zen Ar-Phârazon erregeak, Sauronen aholkuz Valinor inbaditu zuenean, Elendiliek (Elfoen lagunak) ekialderantz ihes egin zuten, Numenor uhartea suntsitua izan aurretik. Horien artean zihoazen Elendil eta honen seme Isildur eta Anarion. Bi hauek sortu zituzten, ondoren, Arnor erresuma Isildurren kasuan eta Gondor Anarionen kasuan.
Beranduago, Eguzkiaren Bigarren Aroaren amaieran, Isildur, Mordorren aurkako gerrara abiatu zen, eta, Dagorladeko guduan zehar, bere aitaren eta elfoen ondoan borrokatu zuen. Barad-Dûrreko atera iritsi zirenean, Sauron bera irten zen bere dorretik, eta Elendilen aurka borrokatu zuen, berau, Gil-Galadekin batera hilez, elfoen erregea zena. Une horretan, Isildurrek, bere aitaren ezpata hautsia zen Narsil hartu zuen, eta Sauroni, hatza moztu zion Eraztun bakarrarekin batera. Orduan, Sauronek bere boterea galdu zuen eta desagertu egin zen. Isildurrek, eraztuna hartu eta, gerran zehar bere aita eta anaiaren heriotzen ordain bezala gorde zuen, Elrondek eta Zirdanek, gertu zegoen Orodruin mendiaren sutan suntsitzeko esan zioten arren, Sauronen porrota ziurtatzeko.
Isildur, Minas Anorren Zuhaitz Zuria landatu ondoren bere anaia Anarionen omenez, eta, Gondorreko erregetza bere iloba Meneldili utzi ondoren, iparralderantz abiatu zen Arnorreko erresumaz arduratzeko bere aitaren izenean. Baina, orkoek Zelai Gladioetan eraso zutenean, Zelai Gladioetako Desastrea deitua izan zenean, Eraztuna jarri zuen, ikustezin bihurtuko zuela jakinik, eta Anduinera bota zen. Eraztunak, bere sortzailea mendekatu eta Isildur traditu zuen, bere hatzetik irristatuz. Orkoek, Isildur ikusi eta gezikadez hil zuten. Bere hiru seme nagusiak, berarekin gerrara joan zirenak ere, sarraski horretan hil ziren. Soilik Ohtar ezkutariak, beste bi gizonekin batera lortzen du bizirik irtetzea, eta Narsilen zatiak eramaten ditu Rivendelera. Valandil, garai horretan oraindik ume bat zena, Arnorreko errege bihurtzen da.
Eraztunen Jaunaren egokitzeetan
aldatu1978an Ralph Bakshik eginiko marrazki biziduneko filmean, Isildur (Itsasoaren aurreko Errege boteretsuen Isildur Printzea deitua), Azken aliantzaren gertakarietan, silueta bat bezala interpretatua agertzen da. Sauronen hatzetik Eraztun bakarra mozteko "irristatu zen itzal heroikoa" deitua da. Aurrerago, bera, zuhaitz baten oinean eserita agertzen da, Anduin ibaian, Eraztuna aztertzen. Iskanbila sentituz, bere ezpata hartzen du, baina orkoen geziek une bat beranduago jotzen dute Isildur.
Peter Jacksonen trilogian, Isildur (Harry Sinclairrek interpretatua), laburki agertzen da lehen filmea den Eraztunaren Elkarteko lehen eskenetan, Mordorren orkoen aurka borrokatzen eta eraztuna Sauronen hatzetik moztuz. Zelai Gladioetako Desastrea eta Isildurren heriotza ibaian ere agertzen dira.
Ondoren, Isildur, Elronden flashback batean agertzen da. Bertan, Isildur eta Elrond patuaren pitzadurara doaz, non Dunedainak, Eraztuna suntsitzeari uko egiten dion, etorkizunean Sam Gamgee eta Frodo Zorrozabal isladatuz; baina Tolkienek sekula ez zuen idatzi Isildur pitzadurara bertara joan zenik, soilik aholkatua izan zen. Isildurren istorioak Eraztunaren tentazioaren mende erortzen denean, Aragorni eragiten dio, bera ere, ahuldade beraren mende geratuko ote den beldur baita (liburuan batere argia ez den beldurra).
Zineko bertsioetan, Arnor eta Anarionen etxea, ez dira agertzen, eta aipatu ere ez dira egiten. Hirugarren filmean, Legolasek, Isildurri, "Gondorreko azken erregea" bezala erreferentzia egiten dio. Baina, edizio hedatuetan, Arnor eta Anarionen etxea bai aipatzen dira, Isildur azken erregea izan ez zela argi utziz.