Ismael (hebreeraz: יִשְׁמָעֵאל‎, Yishma'el; antzinako grezieraz: Ισμαήλ, Ismaēl; latinez: Ismael; arabieraz: إسماعيل‎, Ismāʻīl) Biblian eta Koranen agertzen den pertsonaia da, Abraham eta Sara bere emaztearen neskamea zen Agarren semea izan zena. Hasierak Ismael jaio zenean Abraham 86 urte baino gehiago zituela eta Sara jadanik ez zela ugalkorra dio. hori zela eta neskamearekin izan zuen semea.

Ismael
Biblia
Gregori Ugrumoven Agar eta Ismael basamortuan (Григорий Иванович Угрюмов)
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
JaiotzaKanaan
HeriotzaArabia, K.a. 1590
SexuaGizona
Familia
AitaAbraham
AmaAgar
Ezkontidea(k)Bint Al Madad (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak

Bibliak ere bere bizitzari buruz honela dio:

« Hona hemen Abrahamen seme Ismaelen ondorengoak —Ismael Sararen mirabe egiptoarrak sortu zion Abrahami—. Hauek dira Ismaelen semeen izenak: Nebaiot lehen-semea; ondoren, Kedar, Adbeel, Mibsam, Mixma, Duma, Masa, Hadad, Tema, Jetur, Nafix eta Kedma. Horiek dira Ismaelen semeen izenak; hamabi buruzagi beste hainbeste leinurentzat; izen horiek eman zitzaizkien haien bizileku eta kanpalekuei ere.

Ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen Ismael. Gero, azken arnasa emanez, hil egin zen eta bere arbasoekin elkartu. Haren ondorengoak Habila eta Xur-en artean dagoen eskualdean, Egiptoren mugan, Axur bidean, jarri ziren bizitzen, beren anaien aurrez aurre.

»

Has 25:12-18


Islamaren arabera, bere ondorengoak arabiar tribuen arbasoak izan ziren eta baita Mahoma profetarenak ere[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. Zeep, Ira G.. (2000). A Muslim primer: beginner's guide to Islam. 2 University of Arkansas Press, 5 or. ISBN 9781557285959..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1