Istria (kroazieraz eta eslovenieraz: Istra; italieraz: Istria; istrieraz: Eîstria; hungarieraz: Isztria) Itsaso Adriatikoko penintsularik handiena da.

Istria
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak45°N 14°E / 45°N 14°E / 45; 14
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Istria eskualdea
Ur-gorputzaAdriatikoa

Geografia eta klima

aldatu

Itsaso Adriatikoak inguratzen duen penintsula da. Iparraldean Triesteko golkoa du eta ekialdean Kvarneko golkoa.

Alpeen jarraipena den Ćićarija mendikateak zeharkatzen du penintsula eta Učka mendiak dira bere eremurik garaiena. Mendirik altuena Vojak da 1.396m garaierarekin. Ipar-ekialdeko eremuari istria zuria deitzen zaio erromatarren garaitik ezaguna baita bertako kareharria, hegoaldea eta mendebaldea berriz istria gorria dira, nekazaritza lur oparoz osatua. Penintsularen erdialdeak klima kontinentala du eta kostaldeak klima mediterraneoa.

Demografia

aldatu

1945tik hiru estatutan banaturik dago. Zatirik handiena Kroazia da eta iparraldeko lurrak Italia (Triesteren ondoan) eta Eslovenia (herrialdearen itsas portu bakarrak) dira. Hiru etnia hauek osatzen dute irlako populazioa, bakoitzak bere hizkuntza mantentzen duelarik. Hala ere istriarrak sentitzen dira eta Zagreben aurrean autonomia handiagoa eskatzen duen mugimendua sortzen ari da.

Bestalde Ćićarija mendikatean, Peroj herriaren inguruan, antzinako istro-erromatarren ondorengoa den komunitatea bizi da eta Unescok argitaratutako Mehatxaturiko hizkuntzen liburu gorrian "Europako etniarik txikiena" bezala agertzen du.

Populazioaren banaketari dagokionez, biztanleriaren gehiengoa kostaldeko hirietan bizi da. Hiri handiena Pula da

Historia

aldatu
 
Rovinj (Kroazia)

Estrabon historialari greziarrak jadanik aipatu zuen histri iliriar leinua bertan bizi zela, eta hauek eman zioten izena penintsulari. Nabigazioan sortzen zizkieten arazoak zirela eta erromatarrak sarritan saiatu ziren lurraldea konkistatzen eta azkenean k.a. 177an lortu zuten, histrioen Nesactium hiriburuari setio luzea egin ondoren. Augusto enperadoreak Italiar probintziatan sartu zuen eta horrela mantendu zen erromatarren inperioaren gainbehera arte.

Ordutik aurrera godoen, bizantziarren, avaroen eta lonbardiarren menpe egon ziren, baina frankoek Lonbardia eskuratzean Pipino IIIak Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean sartu zuen. XI. mendean Veneziaren menpe gelditu zen eta garai hartakoak dira gaur egungo monumentu nagusiak. 1797an Habsburgotarrek hartu zuten. XIX. mendean italiarrak ziren nagusi Istriar penintsulan baina beraiekin esloveniarrak, kroaziarrak eta serbiarrak bizi ziren. Italiarren risorgimento iraultza independentista zabalduko zen beldurrez agintari austriarrek eslaviarren aldeko jarrera azaldu zuten eta 1910rako bi komunitateen populazioak berdinduta zeuden.

Lehen Mundu Gerran italiarrek eskuratu zuten Istria osoa baina Bigarren Mundu Gerra bukatzean 1947ko bake itunak penintsula ia osoa Jugoslaviari eman zion italiarren lurretan Muggia herria baino ez baitzen gelditu. 1991ean %89a Kroaziako eskualde bihurtu zen eta iparraldeko eremu txikia Esloveniari egokitu zitzaion.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Eslovenian:
    • Koper: Veneziar estiloko herria.
  • Italian:
    • Muggia: Veneziar estiloko herria.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 1