Izara Santua[1][2] edo Hil-oihal Santua lihozko oihal bat da (436x113 cm), gizon gurutziltzatu baten aurre eta atzealdearen irudi lausoa duena. Gaur egun Turin (Italia) hiriko Izara Santuaren kaperan gorderik dago eta, hirregatik, Turingo Izara ere deritzo. Mendeetan zehar katolikoek gurtu izan dute, Jesus gurutziltzatuaren gorpua biltzeko erabilitako izara bezala, honen gainean Jesusen gorputz irudia mirariz inprimatu omen zelako. Erlikia sakratu gisa duen benetakotasuna zalantzan jarri izan da, are Eliza Katolikoaren barruan, eta erradiokarbono bidezko datazioak Erdi Arokoa dela frogatu du[3].

Izara Santua
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaTuringo katedrala
Château de Chambéry (en) Itzuli
Saint-Hippolyte
Lirey
Koordenatuak45°04′23″N 7°41′09″E / 45.073055555556°N 7.6858333333333°E / 45.073055555556; 7.6858333333333
Map
JabeaAita santu, Savoiako etxea, Jeanne de Vergy (en) Itzuli eta Geoffroi de Charny (en) Itzuli

Izara Santuaren giza irudia argiago ikusten da zuri-beltzeko argazki negatibo batean bere sepia kolore naturalean baino, Secondo Piak 1898an egindako lehen argazkian. Irudi negatibo hau Jesusen Aurpegi Santuarekiko debozio katoliko herrikoiarekin lotuta dago.

Oihala

aldatu

Oihalak 436 cm × 113 cm-ko neurriak ditu, eta ustez gurutziltzaketa baten ondorioz jasandako zauriak dituen gizonezko bat irudikatzen du. Horregatik, Erdi Arotik katolikoen artean Jesusen gurutziltzaketaren hil-oihala zelako sinismena zabaldu zen.

Jatorriari buruzko polemika

aldatu

Historialari, teologo, zientzialari eta ikertzaileen artean hil-oihalaren jatorriari buruzko polemika dago, batzuk Jesus Nazaretekoaren gorpua bildu zuen oihala zela eta haren aurpegia agertzen duela uste arren, erradiokarbonoak eta karbono-14ak oihalaren jatorria Erdi Aroan eta 1260-1390 urteen artean kokatzen dute. Eliza Katolikoak ofizialki oihalaren egiazkotasuna baieztatu edo ukatu ez arren, Pio XII.a aitasantuak Aurpegi Santuaren debozioa onartu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Izara». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-04-30.)
  2. Izara Santua Elhuyar hiztegian (noiz kontsultatua: 2023-04-30)
  3. Otaolaurretxi, Jon. (1992/10/01). Datazio arkeologikoak. Elhuyar.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
ELIZA 2
multimedia 1