Jürgen Habermas
Jürgen Habermas —alemanez ˈjʏʁɡən ˈhaːbɐmaːs ahoskatua— (Düsseldorf, Alemania, 1929ko ekainaren 18a) soziologoa eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Haren lanak, epistemologian oinarrituak, eragin handikoak izan ziren XX. mendean.
Biografia
aldatuJürgen Habermas[a] filosofia, historia, psikologia, alemanezko literatura eta ekonomia ikasi zituen Göttingen, Zurich eta Bonneko unibertsitateetan. Nicolai Hartmann, Wilhelm Keller, Theodor Litt, Johannes Thyssen, Hermann Wein, Erich Rothacker eta Oskar Becker izan ziren bere irakasleetako batzuk graduko ikasketetan. 1954an, aipatutako azken bi irakasleen zuzendaritzapean, bere doktorego-tesia defendatu zuen Bonneko Unibertsitatean, gaur egun, oraindik argitaratu gabe dagoen Absolutua eta Historia: Desadostasunei buruz Schelling-en pentsamenduan gaiari buruz. Bere ikaskideen artean, Karl-Otto Apel-en lagun egin zen, hura hil arte iraun zuen harreman intelektual emankorra.
1953an, bere lehen oihartzun-artikulua argitaratu zuen, Heidegger-en Metafisikaren Sarreraren berrikuspen kritikoa, «Heideggerrekin pentsatu Heideggerren aurka» (Mit Heidegger gegen Heidegger denken) izenburu esanguratsua jarri zion egunkariko artikulua eta Heidegger nazionalsozialismoari emandako atxikimenduagatik kritikatzen zuena. Hurrengo urteetan, publiko zabalerako artikuluak argitaratzen jarraitu zuen hedabide izendunetan.
1956tik 1959ra, Adornoren laguntzaile eta kolaboratzaile izan zen Frankfurteko Gizarte Ikerketa Institutuan. 1961ean, Marburgon (Wolfgang Abendroth-en zuzendaritzapean) bere habilitazio idazpena defendatu zuen (Strukturwandel der Öffentlichkeit), «esfera publikoaren» egiturazko eraldaketan zentratua. 1964 eta 1971 bitartean, Frankfurteko Unibertsitatean, irakasle lanetan aritu zen, Teoria Kritikoaren bigarren belaunaldiko ordezkari nagusienetako bat bihurtuz. 1968an, Knowledge and Interest argitaratu zuen, nazioarteko proiekzio izugarria emango zion liburua.
1971tik 1983ra, «mundu tekniko-zientifikoko bizi-baldintzak ikertzeko», Max Planck Institutuko zuzendari izan zen. 1983an, Frankfurteko Unibertsitatera itzuli zen Filosofia eta Soziologiako katedradun gisa, eta han egon zen 1994an erretiroa hartu zuen arte. Hala ere, irakasle gisa, aktibo jarraitzen du Northwestern Unibertsitatean (Evanston, Illinois), batez ere «Permanent Visiting Professor» gisa eta The New School-en (New York) «Theodor Heuss Professor» gisa.
1986an, Deutsche Forschungsgemeinschaft-en Gottfried Wilhelm Leibniz Saria jaso zuen, Alemaniako ikerketa-esparruko osperik gorenekotzat jotzen dena. 2001ean, Alemaniako liburu-saltzaileek emandako Bakearen Saria lortu zuen, eta, 2003an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea Saria .
Honoris causa doktorea da, besteak beste, Jerusalem, Buenos Aires, Hanburgo, Northwestern University Evanston, Utrecht, Tel Aviv, Atenas eta New Yorkeko New School for Social Researcheko unibertsitateetan, eta Alemaniako Hizkuntza eta Poesia Akademiako kide.
Ekintza komunikatiboaren teoria
aldatuArtikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Jürgen Habermas gizartea aztertzeko eredu bat proposatzen digu, arrazionaltasuneko bi forma erabiliz: bizitzaren munduaren benetako arrazionaltasuna eta sistemaren arrazionaltasun formala. Bizitzaren munduak barne perspektiba bat adierazten du, gizartearen gainean jarduten duten pertsonen ikuspuntu gisa. Aldiz, sistemak kanpo perspektiba adierazten du, egitura sistemiko gisa.
Habermasek gizartea sistema konplexuen pilaketa gisa aztertzen du, aktorea prozesuetan eraldatua desagertzen den lekua.
Ekintza komunikatiboaren teorian Habermasek bakarrik manifestazio sinbolikoak ekintza izendatzen ditu, arauen bidez araututako ekintza eta ekintza dramaturgikoa erlazioan sartzen da mundu batekin gutxienez, baina beti mundu objektiboarekin.[1]
Lanaren inguruan, ekintza komunikatiboaren eremua kontrajartzen du, “sinboloen bidez bitartekatutako elkarrekintza bat” bezala definitzen duena. Ekintza honek oinarri bezala, ekintzako derrigorrezko arauak ditu, elkarrekiko portaerako formak definitzen dituztenak, eta ulertuak eta ezagutuak izan behar dira intersubjektiboki.
Ekintza mota honek, gizartearen marko instituzionalari bidea ematen dio, ekintza instrumentalen eta estrategikoen sistemen kontrajarpenean.
Soziologian erabilitako ekintzaren kontzeptu mordoetatik, Habermas, laura murrizten ditu:
1.-Ekintza teleologikoaren kontzeptua, ekintzaren teoria filosofikoaren zentroa hartzen duela Aristotelesen garaitik. Aktoreak zerbait egiten du edo nahi dituen gauzak betetzea egiten du, egoera jakin batean bat datozen baliabideak aukeratuz, eta modu egokiz aplikatuz.
2.-Arauen bidez erregulatutako kontzeptua, gizarte talde baten kideei buruzkoa da, haien ekintzak zuzentzen dituztela balio komunengatik.
3.-Ekintza dramaturgikoaren kontzeptua, ez dio erreferentziarik egiten aktore bakar bati, ezta gizarte talde baten kide bati ere ez. Aktoreak bere publikoan beraren irudi jakin bat igortzen du, desiratzen duena adieraztean, hau da, bere subjektibitatea.
4.-Ekintza komunikatiboaren kontzeptua, gutxienez bi pertsonen arteko interakzioaz jarduten du, lengoaia eta ekintza izateko gai direnak, eta pertsonen arteko erlazioa hasten dutenak.
Lanak
aldatuJürgen Habermas lana oso aipatua[2] da mendebaldeko mundu akademikoan. Bere lan gehienak ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta munduko beste hainbat hizkuntzatara itzuli egin dira.
- (Alemanez) Das Absolute und die Geschichte. Von der Zwiespältigkeit in Schellings Denken
- (Alemanez) Student und Politik. Eine soziologische Untersuchung zum politischen Bewußtsein Frankfurter Studenten
- (Alemanez) Strukturwandel der Öffentlichkeit. Untersuchungen zu einer Kategorie der bürgerlichen Gesellschaft
- (Alemanez) Theorie und Praxis. Sozialphilosophische Studien
- (Alemanez) Erkenntnis und Interesse
- (Alemanez) Technik und Wissenschaft als „Ideologie“,
- (Alemanez) Protestbewegung und Hochschulreform
- (Alemanez) Zur Logik der Sozialwissenschaften
- (Alemanez) Theorie der Gesellschaft oder Sozialtechnologie. Was leistet die Systemforschung?
- (Alemanez) Philosophisch-politische Profile
- (Alemanez) Kultur und Kritik
- (Alemanez) Legitimationsprobleme im Spätkapitalismus
- (Alemanez) Zur Rekonstruktion des Historischen Materialismus
- (Alemanez) Politik, Kunst, Religion. Essays über zeitgenössische Philosophen.
- (Alemanez) Theorie des kommunikativen Handelns
- (Alemanez) Kleine politische Schriften I–IV
- (Alemanez) Moralbewußtsein und kommunikatives Handeln
- (Alemanez) Vorstudien und Ergänzungen zur Theorie des kommunikativen Handelns
- (Alemanez) Die neue Unübersichtlichkeit. Kleine Politische Schriften V
- (Alemanez) Der philosophische Diskurs der Moderne
- (Alemanez) Eine Art Schadensabwicklung. Kleine Politische Schriften VI
- (Alemanez) Nachmetaphysisches Denken. Philosophische Aufsätze
- (Alemanez) Die nachholende Revolution. Kleine politische Schriften VII
- (Alemanez) Die Moderne – Ein unvollendetes Projekt. Philosophisch-politische Aufsätze
- (Alemanez) Erläuterungen zur Diskursethik
- (Alemanez) Texte und Kontexte
- (Alemanez) Vergangenheit als Zukunft? Das alte Deutschland im neuen Europa? Ein Gespräch mit Michael Haller
- (Alemanez) Faktizität und Geltung. Beiträge zur Diskurstheorie des Rechts und des demokratischen Rechtsstaates
- (Alemanez) Die Normalität einer Berliner Republik. Kleine Politische Schriften VIII
- (Alemanez) Die Einbeziehung des Anderen. Studien zur politischen Theorie
- (Alemanez) Vom sinnlichen Eindruck zum symbolischen Ausdruck. Philosophische Essays
- (Alemanez) Die postnationale Konstellation. Politische Essays
- (Alemanez) Wahrheit und Rechtfertigung. Philosophische Aufsätze
- (Alemanez) Zeit der Übergänge. Kleine Politische Schriften IX
- (Alemanez) Die Zukunft der menschlichen Natur. Auf dem Weg zu einer liberalen Eugenik?
- (Alemanez) Kommunikatives Handeln und detranszendentalisierte Vernunft
- (Alemanez) Der gespaltene Westen. Kleine politische Schriften X
- (Alemanez) Zwischen Naturalismus und Religion. Philosophische Aufsätze
- (Alemanez) Ach, Europa. Kleine politische Schriften XI.
- (Alemanez) Philosophische Texte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Habermas: komunikaziorako egoera ideala
- ↑ «XXI. MENDEKO PEDAGOGIA: PEDAGOGIA KRITIKOA» XXI. MENDEKO PEDAGOGIA 2015eko urriaren 26a, astelehena (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Habermas, J. Teoría de la acción comunicativa. (Vol. I ): Racionalidad de la acción y racionalización social, (Vol II): Crítica de la razón funcionalista. Madril. Taurus. 1987-1989.(Jatorrizko idazlana 1981. urtean alemanez argitaratua).
- (Gaztelaniaz) Habermas,J. La inclusión del otro. Bartzelona. Paidós. 1999. (Jatorrizko idazlana 1996. urtean alemanez argitaratua).
Kanpo estekak
aldatu
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/>
tag was found