James Bruce of Kinnaird (Kinnaird, Stirlingshire, 1730eko abenduaren 14a - ibidem, 1794ko apirilaren 27a) eskoziar geografo, esploratzaile eta bidaia-idazlea izan zen.

James Bruce

Bizitza
JaiotzaStirling1730eko abenduaren 14a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaStirling1794ko apirilaren 27a (63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mary Dundas (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Harrow School
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, arkeologoa, botanikaria eta astronomoa
Lantokia(k)Edinburgo
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Harrow Schoolen eta Edinburgoko Unibertsitatean ikasi zuen. Ardo merkatari baten alabarekin ezkondu eta negozioan hasi zen. Espainian eta Portugalen ibili zen, eta arabiera eta ge'ez ikasi zituen. 1762an britainiar kontsul Aljerren izendatu zuten. Handik esploratu zituen Afrikako iparraldeko hondakin erromatarrak. Sirian ere ibili zen, eta hondakinen marrazkiak egin zituen.

1768an Alexandriara iritsi zen, Etiopian Niloren iturriak aurkitzeko asmoz. Bi urte eman zituen Etiopian eta 1770eko azaroaren 14an Nilo Urdinaren iturrira iritsi zen. Aurkikuntza eskatu zuen, nahiz eta benetako aurkitzailea Pedro Páez jesuita izan. 1773an Europara itzuli eta bere etxaldera erretiratu zen. Han idatzi zuen Travels to Discover the Source of the Nile, In the Years 1768, 1769, 1770, 1771, 1772 and 1773 liburua.

  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1