Javera
Javera (ꦧꦱꦗꦮ / Basa Jawa) Indonesiako Java uhartean mintzatzen den hizkuntza da[1]. Hiru dialekto nagusi ditu eta horien artean hedatuena erdialdekoa da, Surakarta aldekoa bereziki. Lexikoa oso aberatsa da eta hizkuntza askotatiko maileguak ditu; horrez gain, hainbat trataera eta hizkuntza maila ditu. Hiztun askok indonesiera dute bigarren hizkuntza, bertoko hizkuntza ofiziala baita.
Javera | |
---|---|
Basa Jawa — Jawa | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Indonesia, Ekialdeko Timor, Malaysia, Kaledonia Berria, Surinam |
Hiztunak | 80 milioi |
Rankinga | 14.a |
Ofizialtasuna | Ez da ofiziala |
Eskualdea | Hego-ekialdeko Asia |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | latindar alfabetoa, Pegon alphabet (en) , Kawi script (en) , Javanese script (en) eta Formal Javanese Spelling (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | jv |
ISO 639-2 | jav |
ISO 639-3 | jav |
Ethnologue | jav |
Glottolog | java1253 eta java1254 |
Wikipedia | jv |
ASCL | 6518 |
IETF | jv |
Zenbakiak
aldatu- 1 = siji – setunggal
- 2 = loro – kalih
- 3 = telu – tiga/tigo
- 4 = papat – sekawan
- 5 = limo – gangsal
- 6 = enem – enem
- 7 = pitu – pitu
- 8 = wolu – hasta/hesto
- 9 = songo – sanga/songo
- 10 = sepuluh – sedasa (sedoso)
- 50 = seket – siket
- 100 = satus – setunggah atus
- 1000 = sewu – sewu
Literatura
aldatuXIII. mendean agertu ziren Nazio Kronikak eta horiekin nazio elementua literaturan. Gorteetan bizi ziren erlijio gizonek idatzi zituzten. Bali uhartean jaso dira erdi mailako javeraz idatzitako lan gehientsuenak. Surakarta garaiaren hasieran literatura eta hizkuntza berritzen eta eguneratzen saiatu ziren idazleak, baina geroztik eta gaur egun arte, Balai Pustakak agertu dituen berrikuntza asmo horiek ez dute izan eraginik, eta tradizionalista izaten segitzen du javerazko literaturak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/9/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ W. van der Molen. 1993. Javaans schrift. Leiden: Vakgroep Talen en Culturen van Zuidoost-Azië en Oceanië. ISBN 90-73084-09-1
Kanpo estekak
aldatuHizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |