Jean-Louis Servan-Schreiber
Jean-Louis Servan-Schreiber (Boulogne-sur-Seine, 1937ko urriaren 31 – Neuilly-sur-Seine, 2020ko azaroaren 28a) kazetari eta saikeragile frantziarra izan zen. Giza eskubideen aldeko aktibista izan zen.
Jean-Louis Servan-Schreiber | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boulogne-Billancourt, 1937ko urriaren 31 |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 2020ko azaroaren 28a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Familia | |
Aita | Émile Servan-Schreiber |
Ezkontidea(k) | Claude Servan-Schreiber (en) (1957 - Perla Servan-Schreiber (en) (1987 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Servan-Schreiber family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta media proprietor (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Biografia
aldatuBere familiak pretsarekin lotura handia izan du: Émile Servan-Schreiber aita zen eta Jean-Jacques Servan-Schreiber anaia. Christiane Collange eta Brigitte Gros familia berekoak dira eta biak kazetaritzarekin lotuta egon dira. Jean-Louis Servan-Schreiberrek Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuan ikasi zuen. Jean Boissonnatekin batera, 1967, Expansion taldea sortu zuen, L'Expansion aldizkari ekonomikoa bultzatuz. 1999 arte taldean lanean egon zen; urte horretan postua Eric Licoysen eskuetan utzi zuen. 1997an Psychologies magazine aldizkaria sortu zuen eta hamar urte zuzendu zuen. 2010ean CLES aldizkaria sortu zuen. 2020an COVID-19 gaixotasunaz hil zen.
Giza eskubideak
aldatuGiza eskubideen aldeko aktibista izan zen. 2007an Frantziako Human Rights Watch elkartea bultzatu eta zuzendu zuen. Erakunde honer giza eskubideen aurkako atentuei buruzko informazioa zabaltzen du mundu osoan. Halaber, elkartearen buru bat zen mundu mailan.
Obra
aldatu- Le Pouvoir d'informer, Robert Laffont (1972).
- L'Entreprise à visage humain, Robert Laffont (1973)
- À Mi-vie : l'entrée en quarantaine, Stock (1977)
- Questionnaire pour demain, Ramsay (1977)
- L'Art du temps : le secret des hautes performances , Fayard (1983)
- Le Retour du courage, Fayard (1986)
- Le Métier de patron , Fayard (1990)
- Le Nouvel Art du temps , Albin Michel (2000)
- Vivre content, Albin Michel (2002)
- Une vie en plus : la longévité, pour quoi faire ? , Seuil (2005), Joël de Rosnay eta François de Closets-ekin batera idatzita.
- Trop vite ! : pourquoi nous sommes prisonniers du court terme, Albin Michel (2010) ;
- Aimer, quand même, le xxie siècle, Albin Michel (2012)
- Pourquoi les riches ont gagné, Albin Michel (2014)
- C'est la vie, Albin Michel (2015)
- Fragments de lucidité : comment supporter les choses comme elles sont, Fayard (2016)
- L'Humanité, apothéose ou apocalypse ?, Fayard (2017)
- Un certain âge, Albin Michel (2019)
- Avec le temps, Albin Michel (2020)
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Elkarrizketa Lexnews aldizkarian, 2019/01/09.