Jean Piaget (Neuchatel, 1896ko abuztuaren 9a1980ko irailaren 16a) filosofo, natura zientzialari eta psikologo suitzarra zen, ezaguna haurren garapen kognitiboari buruz egin zituen ikerketak zirela-eta. Baita Epistemologia genetikoa eta konstruktibismoaren aita bezala ezaguna.

Jean Piaget

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean William Fritz Piaget
JaiotzaNeuchâtel1896ko abuztuaren 9a
Herrialdea Suitza
HeriotzaGeneva1980ko irailaren 16a (84 urte)
Hobiratze lekuaErregeen hilerria
Familia
AitaArthur Piaget
Ezkontidea(k)Valentine Piaget (en) Itzuli  (1923 -
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Neuchâtel (en) Itzuli
Tesi zuzendariaOtto Fuhrmann (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Seymour Papert (mul) Itzuli
Michelangelo Flückiger (en) Itzuli
Gérald Noelting (en) Itzuli
Bärbel Inhelder (en) Itzuli
Guy Cellérier (en) Itzuli
Bernhard-Hardi Fischer (en) Itzuli
Gérard Vergnaud
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, zoologoa, logikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, malakologoa, biologoa eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Zuricheko Unibertsitatea
University of Neuchâtel (en) Itzuli  (1925 -  1929)
Genevako Unibertsitatea  (1929 -  1971)
Nazioarteko Hezkuntza Bulegoa  (1929 -  1967)
Lausanako Unibertsitatea  (1938 -  1951)
Jasotako sariak
InfluentziakImmanuel Kant
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa

Find a Grave: 8515319 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Jean Piaget, Arthur Piaget eta Rebecca Jacksonen seme nagusia zen. Bere aita Neuchateleko unibertsitatean Erdi Aroko literaturako irakaslea zen. Piaget ume goiztiarra izan zen, berehala biologia eta ingurumenari buruz interesa piztu zitzaion, batez ere moluskuei buruz. Bere hiriko institutuan ikasten zebilela, 11 urte zituela, txolarre espezie bati buruzko ikerketa bat idatzi zuen.

Hiriko unibertsitatean lizentziatu zen biologian 1918an. 1919an psikologiari buruzko bi lan argitaratu zituen Zuricheko unibertsitatean. Psikoanalisiari buruzko interesa piztu zitzaion, Freud eta Jung-en lanak irakurriz eta bere burua psikoanalizatuz.

Parisera mugitu zen bizitza akademiko trinkoa izaten eta psikologia arloko profesionalekin harremanak egiten. Grange-aux Belles Pariseko eskolan irakasle aritu zen. Bertako zuzendaria Alfred Binet zen, T.Simon-ekin batera inteligentzia-testa sortu zuena, eta Parisko unibertsitatean harekin ikasten aritu zena. Piaget, inteligentzia-testaren probak egiten zituenean, jabetu zen haurrek funtsezko galderetan erantzun okerrak ematen zituztela.

Horrela, Piaget ez zen zentratu gaizki zeuden erantzunetan, baizik eta gazteengan zein nagusiagoak zirenengan jada agertzen ez ziren erroreen patroian. Horrek atzeratu zuen umeen prozesu kognitiboa eta nagusiena desberdinak ziren hipotesia. 1920an Stern-ek egindako inteligentzia-probaren hobekuntzan ere parte hartu zuen.

1921ean Suitzara bueltatu zen eta Ginebrako Roussseau institura batu zen, non ikerkuntzen zuzendari gisa lan egin zuen.

1923an, Valentine Châtenay-rekin ezkondu egin zen, honekin hiru seme-alaba izan zituen: Lucienne, Laurent eta Jacqueline.

1936tik aurrera, Lausanako unibertsitatean irakasle gisa zegoen bitartean eta argitalpen zientifikoen editorea zen bitartean, Heziketaren Nazioarteko Bulegoaren zuzendari izendatu zuten.  Erakunde hau  UNESCOren parte izatera pasatu zen 1969an.


1951 eta 1954 urteen artean “Unión Internacional de Ciencia Psicológica” ren idazkari nagusi gisa jardun zuen. 

1955ean Piagetek “Centro Internacional por la Epistemología Genética de Ginebra” sortu zuen eta bere heriotzara arte (1980) zuzendu egin zuen.

{Irakurleak jakin dezala, honako hau, Wikipedian gaztelaniaz idatzita aurki daiteken textuaren gutxi-gora-beherako eta bukatu gabeko itzulpena dela. (Itzulitakoa gainera laburtuta dago)}

Teoria

aldatu

Binet-ez gain, James Mark Baldwin izan zen eragina gehien izan zuena Piageten teorian. Honetatik ikasten du asimilazioagatiko moldaketari buruz dakiena. Baldwinen bidez Spencer-ren filosofia ebolutiboaren eragina heltzen zaio, baita Darwinen teoria ere.Horrela Piaget-ek bere teorizazioa hasiko du, ikuspuntu biologiko, logiko eta psikologikoarekin epistemologia berri batean batzen.  Horregatik epistemologia genetiko bati buruz hitz egiten digu, hemen epistemologia zientzia ikasten duen zientzia moduan ulertu gabe, baizik eta gaitasun kognitiboen ikerketa moduan(modu enpiriko batean, Gnoseologiarekin desberdintzen duena). Genetika hitzaren erabilera berriz, ez du biologiaren ikuspuntutik tratatzen, baizik eta gizakian pentsatzearen genesitik. Dena den bere aurkikuntza garrantzitsuena da esatea pentsamendua oinarri genetiko batetik abiatzen dela bakarrik estimulo sozikulturalen bidez (interakzionista bezala). Baina azpimarratzen du ikaskuntza prozesua era aktiboan ematen dela (konstrutibismoa).

Haur psikologiari buruzko lan ugari argitaratu zituen, bere seme-alaben garapenaren behaketan oinarrituz. Adimen sentso-motoreari buruzko teoria garatu zuen. Inteligentzia praktikoa azaltzen zuen teoria honetan, ekintzetan oinarritutako inteligentzia. Ekintza hauek umeak espazioa, denbora eta kausei buruz duen pertzeptzioaren araberakoa da.


Piagetek bere haurren garapen kognitiboari buruzko teorian logikaren printzipioak hizkuntzaren lorpenak baino lehen gertatzen zirela mantentzen zuen. Prozesua hau ematen da gehien bat mundu fisikoaren interakzioan.

La psicologia de la inteligencia”(1947) liburuan, Piagetek Collège de France-en 1942an emandako klaseak partekatzen ditu, hor laburtzen bere inteligentziaren inguruko ikerkuntza psikogenetikoak. Honetan, Piagetek dio logika dela pentsamenduaren oinarria.


Jean Piaget, Seymour Papert sudafrikar matematikariekin lan egin zuen Ginebrako Unibertsitatean 1959tik 1963 arte.

Piagetek frogatu egiten du haurren eta helduen pentsatzeko era desberdina dela. Ez hori bakarrik, desberdintasun kualitatiboak existitzen dira haurtzaroko momentu edo etapa desberdinetan. Orduan Ikaskuntzaren teoria konstruktibista sortu zen.

Piagetek adimena egokitzapen prozesua bezala definitu zuen eta prozesu honetan 2 azpi-prozesu ematen dira oreka lortzeko: asimilazioa eta akomodazioa.

« NIaren kontzientziak proiektatzeko gaitasuna eskatzen du; hau da, haurrak barruan duen hori kanpora ateratzen du. Baina zerbait proiektatu eta kanpora atera ahal izateko, barruan eduki behar du aurrez, eraren batera edo bestera konfiguratuta. Aldiz, haurrak bere buruaz hirugarren pertsonan hitz egiten duenean, alegia, ‘Paulok nahi du’ esanez berak nahi duen zerbaiti egiten badio erreferentzia, esan nahi du haren NI horri nolabaiteko erreferentzia anbiguo bat egiten diola, oraindik erabat konfiguratu gabe daukalako »

—Jean Piaget[1]


Asimilazioa

aldatu

Asimilazioaren prozesua, objektu edo gertakari bat, aurrejarria dagoen egitura kognitibo batean barneratzen dugunean ematen da. Adibidez, umeak objektu berri bat hartu eta ahora sartzen duenean. Hartzearen eta ahora sartzearen aktibitatea jaiotzetikoa da, baina oraingo honetan helburu berri batekin egina. Horrela, umeak asimilazio prozesua aurrera darama, lehendik existitzen ziren eskemak objektu edo egoera berriei ezartzen dienean.

Asimilazioa, estimulu edo gertakari baten inguruan jarduten dugunean ematen da. Estimulu edo gertakari hau, pentsamenduaren inguruan existitzen diren patroien bitartez hautematen eta ulertzen da. Adibidez, ume batek jostailu bat xurgatzen duenean era berean  berak daukan xurgapenaren eskemari objektuak asimilatzen ari zaizkio. Antzeko eran, haur batek lehen aldiz hegan egiten duen urtxintxa ikusten duenean eta txoria deitzen dionean, urtxintxa berak daukan txoriaren eskemara asimilatzen hari da.

Akomodazioa

aldatu

Akomodazioa Jean Piagetek barruratu zuen kontzeptu psikologikoa da. Asimilazioarekin batera, haurraren garapen kognitiboan beharrezkoak diren bi prozesuen parte da.

Akomodazioa, beraz, subjektuak bere eskemak (egitura kognitibo berri batera objektu berriak batzeko) aldatzen dituenean deritzo. Eskema berri bat sortuz edo existitzen den eskema bat aldatuz lor daiteke, horrela estimulu berria honetan sartuz. Horregatik eskeman aldaketa kualitatibo gisa har daiteke.

Aurreko adibidearekin jarraituz, objektua berria izanik, haurrak objektua hartzeko eskemak aldatu behar izango ditu.

Bi prozesuak(asimilazioa eta akomodazioa) dialektikoki txandakatzen dira oreka (homeostasia) bilatuz, kanpoko munduaren kontrola lortzen saiatzeko(bizirauteko helburuarekin).

Informazioa, aurretik dituen eskemen bidez, momentuan interpretatu ezin duenean haurrak, krisi momentua biziko du eta berriro ere oreka bilatu egingo du, horretarako gertatzen dira aldaketak haurren eskema kognitiboetan, horrela, esperientzia berriak batuz.

Garapen kognitiboaren aldiak

aldatu

Piaget bere ikerketetan adimen garapenean aldi edo fase desberdinak daudelaz ohartu zen.Estadio bakoitzean eskema berezi bat ematen da, hurrengo estadioara pasatzeko bereganatu behar dena.Horrela, lau aldi dituen sekuentzia definitu zuen.Aldi batzuk azpiestadioak dituzte. Hauek dira faseak:

1. Adimen sentso-motorea

aldatu

Jaiotzatik urte eta erdi-bi urterako epealdia. Umeak bere zentzumenak eta gaitasun motoreak bere ingurua ezagutzeko erabiltzen ditu. Hasieran bere erreflexuetan oinarritzen da eta ondoren bere gaitasun sentsorialak koordinatuz eta gaitasun motoreak abian jarzen. Estadioaren amaieran funrzio sinbolikoa agertzen da, baita adimena ere.

6 azpiestadioz osatuta dago:

  • Erreflexuen jarduna: 0-1 hilabete. erreflexuak dira oinarri,joera instintiboak bezala oinarrizko beharren asetzeari zuzenduak.Adib. xurgatze erreflexua elikadurarekin lotua.
  • Lehen zentzumen- eta mugimen--moldaketak eta lehen mailako erreakzio zirkularrak: 1-4 hilabete bitartean. Plazerra sortu dioten ekintzak errepikatzen ditu. Adib.: Hatz lodia xurgatzea, hau, bularra xurgatzearen ordezko ekintza bat da.Lehen mailakoak dira bere gorputzean oinarritzen direlako.Lehen zentzumenen arteko koordinazioak (ikusmena-entzumena...)
  • Bigarren mailako erreakzio zirkularrak eta ikuskizun interesgarriak iraun-arazteko prozedurak: 4-8 hilabete. Bere ekintzak ingurura bideratzen ditu, objektuetara(horregaitik dira 2.mailakoak). Bere ekintzak zer ondorio dakarren behatzen du eta horregatik ekintza horiek errepikatu egiten ditu.Baina ez du jokamolde asmodunik oraindik (adimena ez). Kausa-ondorio sekuentzia ikertzen du.
  • 2. mailako eskemen koordinazioa eta egoera berrietan aplikatzea: 8tik 12 hilabetera.2 eskema-ekintza bakar batean koordinatzea(eskema konplesuak) helburua lortzeko; oztopoak baztertuz, bitartekariak erabiliz-Asmo-jokamoldea(helburuak) dago; Adimena agertu.
  • Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak eta bitarteko berriak aurkitzea esperimentazio aktiboaren bidez: 12-18 hilabete. Aurreko prozesu berbera jarraitzen du baina aldaketa batzuekin,inguruan oinarritutako ekintzak, aldaketa eginez, ondorio berriak esperimentatu eta emaitzak frogatzen ikasi (zientifiko txikiak). Berritasunean interesa. Adib.: Haurrak objektu bat hartzen du eta berarekin gauzak ukitzen hasten da.Imitazioa zehatza eta sistematikoa, ereduaren beharra. Objektuen iraunkortasun nozioa.
  • Bitarteko berrien asmaketa buru-konbinazioen bidez: 18tik 24 hilabetera.18 hilabetetatik aurrera umearen burmuina gai da berak egiten dituen ekintzen ondorioetaz ohartzeko(kausa-efektoa).Tresnak erabiltzeko gai. Adib.: Gauza bat erabiltzeko gai da atea irekitzeko.Funtzio sinbolikoaren agerpenak: buru-irudiak, imitazio diferitua. Lehenengo joku sinbolikoak hasten dira: "Ama eta aita baigina jolastuko gara..."

2. Eragiketa-aurreko adimena

aldatu

2-7 urteetako epealdia. hasieran ez zuen estadio hau pentsatu, hurrengo estadioarako prestakuntza da.Haurrak ekintzatik eragiketara egiteko transizio urratsa da.

Ekintza mentalak gertatzen direlarik, baina ez dira eragiketak izatera iristen, bere zehazgabetasunagatik, desegokitasunagatik eta itzulgarritasun ezagatik.

Estadioaren ezaugarririk garrantzitsua egozentrismoa da, ez da gai besteen ikuspuntuam onartzeko.Aldi honen beste ezaugarriak: zentrazioa, itzulgarritasun falta, sinkretismoa eta justaposizioa.

Beste aldetik funtzio sinbolikoaren aldia da; buru-irudia, imitazio diferitua, jolas sinbolikoa, marrazkia eta hizkuntza.

2 azpiestadioak daude:

-Pentsamendu sinbolikoa eta kontzeptu-aurrekoa (2-4 urte). Aurrekontzeptuak eta arrazoibide transduktiboa dira nagusi.

-Intuiziozko Pentsamendua(4-7 urte)-Pentsamendu logikorantzeko bidea.Egozentrismotik ateratzen; deszentrazioa, itzulgarritasuna...

Mundua irudikatzeko eta kausalitatea ulertzeko moduak: errealismoa, artifizialismoa, animismoa eta finalismoa.

3. Eragiketa zehatzen adimena

aldatu

7-11 urteetako epealdia. Eragiketak, arazoak konpontzeko ekintza logikoak dira.Umea gai da eragiketak egiteko baina beti zerbait konkretuari lotzen dituenean. Eragiketa sinpleak: sailkatu, multzokatu, zenbatu...Sinboloak modu logiko batean erabiltzen ditu, funtzio sinbolikoa hobetzen; hizkuntza, marrazkia...

Gordetzeko(Konserbazioa) gaitasunagatik orokortzera iristen da.

6-7 urtekin haurra kopurutaz jabetzeko gai da, baita dimetsiotaz (luzera eta bolumenak) ere. Umeak kopuruaren iraunkortasuna ulertzen du, hau da, edukinaren tankera aldatzen bada ere, kopuruak berdina izaten jarraitzen duela. Aurreko aldian, adibidez, umeak litro bat ur botila luze eta fin batean edo botila baxu eta lodi batean eukita, kopurua edo ur kantitate desberdina zegoela uste zuen: Botila luze eta altuan ur gehiago dagoela uste izango zuen, hain zuzen. Eragiketa zehatzetako aldian dagoen ume batek berriz, kantitatea bi botiletan berdina dela badaki.

7-8 urtekin haurrak materiaren iraunkortasuna eta "itzulgarritasuna" ulertzeko gaitasuna du. Adibidez: Buztinezko bola bat hartu eta berarekin bolatxo asko egin, eta umeak badaki bolatxo txiki guztiak elkartuz hasierako bola handia lortzen dela.

9-10 urtekin gainazaleren iraunkortasuna ulertzen du. Adibidez: paperezko karratuak begiratuz, badaki denak elkartuz, gainean jarriz, bananduta... gainazal berbera dutela.

4. Eragiketa formalen adimena

aldatu

12 urtetik aurrera abstrakzioaren gaitasuna azaltzen eta garatzen da. Arrazoibide hipotetiko-deduktiboa agertzen da-hipotesiak egin eta arrazoitu dezake, eta ez

bakarrik gauza errealei buruz, baita gauza posibleei buruz ere..

Piaget-en libururik garrantzitsuenak

aldatu
  • La representación del mundo en el niño (1926), gazteleraz 1973an, Madrid: Ediciones Morata. Jean Piaget eta beste 10 kolaboratzailek idatzita).
  • El lenguaje y el pensamiento en el niño (1931)
  • El juicio y el razonamiento en el niño (1932)
  • El criterio moral en el niño (1934)
  • El nacimiento de la inteligencia en el niño (1936). Adimenaren hastapenak, 1997an euskeraz.
  • El desarrollo de la noción del tiempo (1946)
  • La formación del símbolo en el niño (1946)
  • La psicología de la inteligencia (1947)
  • Introducción a la epistemología genética (1950)
  • Seis estudios de psicología (1964)
  • Memoria e inteligencia (1968)
  • Psicología y pedagogía (1969)
  • Psicología del niño (lehen edizioa 1969 eta azkena 2015an), Bärbel Inhelder-rekin. Madrid. Ediciones Morata.
  • La Composición de las fuerzas y el Problema de los Vectores (1975) Madrid. Ediciones Morata.
  • La equilibración de las estructuras cognitivas, un problema del desarrollo (1975)
  • La Toma de Conciencia (1976) beste 13 kolaboratzaileekin. Madrid. Ediciones Morata.
  • Estudios sociológicos (1977)
  • Investigaciones sobre las correspondencias (1980)
  • Psicogénesis e historia de la ciencia (1982, Rolando Garcíarekin)
  • Las formas elementales de la dialéctica (1980, gazteleraz 1982an).
  • Hacia una lógica de las significaciones (1987, póstuma, Rolando Gacírekin)
  • Morfismos y categorías (1990, póstuma, Henriques, Ascher eta Papertekin batera)

Erreferentziak

aldatu
  1. Piaget, Jean. (2018). «Atxikimendua, esplorazioa, komunikazioa, postura-segurtasuna eta ordena sinbolikoa» www.hikhasi.eus (Hik hasi) (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
chat 2
HOME 1
Idea 3
idea 3
Intern 2
iOS 2
mac 1
multimedia 1
os 18
text 1