Jeju hizkuntza
Jeju hizkuntza Hego Koreako Jeju izeneko probintzian hitz egiten den hizkuntza da, koreerarekin batera. 2012ko datuak kontuan hartuta, 5.000-10.000 biztanlek hitz egiten dute, denak 1950[1] baino lehenago jaioak.
Jeju hizkuntza | |
---|---|
제주말 | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 5.000 (2014) |
UNESCO sailkapena | 5: arrisku kritikoan |
Araugilea | Jeju Self-governing Provincial Government (en) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Asian languages (en) Koreanic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | Old Hangul (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | jje |
Ethnologue | jje |
Glottolog | jeju1234 |
UNESCO | 2724 |
IETF | jje |
Endangered Languages Project | 8409 |
Izena
aldatuJeju izena koreeraren erromanizazio berrituaren araberakoa da eta cheju, berriz, McCune–Reischauer-renaren araberakoa. Koreeraz horrela esaten zaio:
- 제주 방언 (濟州方言) Jeju bang-eon,
- 제주 사투리 Jeju saturi «Jeju dialektoa»,
- 제주어 (濟州語) Jejueo «Jeju[2] hizkuntza», edo
- 제주말 Jejumal «Jejuko hizkera».
Hiztunak
aldatu2011n UNESCOk[3] galtzeko arrisku handia duten hizkuntzen zerrendan jarri zuen. Nahiz eta koreeraren dialekto bat izan, ez du zerikusirik Koreako penintsulako hizkuntzarekin, ia guztiz desberdinak baitira.
Fonologia
aldatuBederatzi bokal ditu. Jejuerak arae-a (ɒ) bokala dauka, koreera estandarrak ez bezala.
Historian zehar izan dituen aldaketak:
- Erdi Koreera *kj > Jejun [t͡ɕ] (adibidez, *kjər > [t͡ɕər] 'uhin')
- Erdi Koreera *əːj > Jejun [i] (adibidez, *kəːj > [ki], [kiŋi]tik 'karramarro')
i ㅣ | ɨ ㅡ | u ㅜ |
e ㅔ
ɛ ㅐ |
ə ㅓ | o ㅗ |
a ㅏ | ɒ ㆍ |
Aldeak
aldatuJeju eta Koreerak dituen dialektoen arteko desberdintasuna agureekiko formaltasuna eta aipagarritasuna da. Adibidez, Seulgo dialektoaz agure bati 안녕하세요 Annyeonghaseyo ("Kaixo") esaten zaio, baina jejueraz, 반갑수다 Ban-gapsuda "Zer moduz?". Koreako gune kontinentalean gaizki egongo litzateke ume batek heldu bati horrela hitz egitea, baina Jeju hizkuntzaz, ordea, onartuta dago.
Hiztegia
aldatuJejuerak hitz arkaiko asko kontserbatzen ditu, korear penintsulan galduak, hain zuzen ere. Beste hitz askok ordea, ez dute zerikusitik beste hizkuntzekin, eta Tamna erreinutik iritsi zirela esan ohi da.
Adibideak | ||
---|---|---|
Jejueraz | Esanahia | |
Hangul | Erromanizazioa | |
[?]저옵서예 | hɒnjeo opseoye | «ongi etorri» |
아방 | abang | «aita» |
어멍 | eomeong | «ama» |
하르방 | hareubang | «aitona; agurea» |
할망 | halmang | «amona; atsoa» |
아즈방 | ajeubang | «osaba» |
아즈망 | ajeumang | «izeba» |
삼춘 | Samchun | «gaztea» |
오라방 | orabang | «neba nagusia» |
[?] | ttɒl | «alaba» |
가시아방 | gasiabang | «aitaginarreba» |
[?]아이 | sɒnai | «gizona» |
지집빠이 | jijib-bbai | «emakumea» |
비바리 | bibari | «mirabea» |
가물어 | gamureo | «ezberdina» |
야개기 | yagaegi | «lepoa» |
낭 | nang | «zuhaitza, enborra» |
굴묵낭 | gulmungnang | «zelkova zuhaitza» |
태역 | taeyeok | «bazka» |
송키 | songki | «barazkia» |
지실 | jisil | «aita» |
강생이 | gangsaeng-i | «kumea» |
고냉이 | gonaeng-i | «katua» |
노리 | nori | «siberiar orkatza» |
도치 | dochi | «aizkora» |
오름 | oreum | «mendia» |
고고리 | gogori | «galburua» |
그디 | geudi | «han» |
이디 | idi | «hemen» |
깅이 | ging-i | «karramarroa» |
생이 | saeng-i | «txoria» |
놈삐 or 무수 | nomppi or musu | «errefaua» |
대비 | daebi | «galtzerdia» |
도새기 | dosaegi | «txerria» |
돗괴기 | dotgoegi | «txerrikia» |
독새기 | doksaegi | «oiloaren arrautza» |
부루 | buru | «uraza» |
주리 | juri | «aldaketa» |
절 | jeol | «olatua» |
어욱 | eouk | «eulia» |
인칙 | inchik | «goiza» |
개역 | gaeyeok | «hauts errea» |
모물, 모몰, 모믈 | momul, momol, momeul | «garia» |
몬독 | mondok | «hautsa» |
빙애기 | bing-aegi | «txita» |
가사 | gasa | «euritakoa» |
몽댕이 | mongdaeng-i | «makulua» |
몬딱 | monttak | «dena» |
정지 | jeongji | «sukaldea» |
하영 | hayeong | «asko» |
호꼼, 호끔 | hokkom, hogkkeum | «gutxi» |
테우리 | teuri | «baserritarra» |
잘도 아깝다 | jaldo aggapda | «oso polita / oso ederra» |
Gramatika
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ 1950. 2019-02-10 (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
- ↑ (Koreeraz) «'제주어' 유네스코 소멸위기 언어 등록» news.naver.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
- ↑ «New interactive atlas adds two more endangered languages | United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization» www.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).