Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia

Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia —askotan Jekyll eta Hyde forma laburtuaz aipatua— Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen eleberria da. Lehen aldiz ingelesez 1886an The Strange Case of Dr. Jekyll and Mr. Hyde («Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia») jatorrizko izenburuarekin argitaratua izan zen. 1990ean argitaratu zen euskaraz lehen aldiz, Dr. Jekyll eta Mr. Hyde izenburupean, Xabier Galarretak itzulia. 2019an, bigarrenez argitaratu zen euskaraz, Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia izenburupean, Koro Navarrok itzulia.

Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia
1886ko lehen argitarapena.
Datuak
IdazleaRobert Louis Stevenson (1888ko urtarrilaren 9a)
Argitaratze-data1886
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaStrange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde
HerrialdeaEskozia
FormatuaInprimatua
Euskaraz
IzenburuaDr. Jekyll eta Mr. Hyde (1990) / Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia (2019)
ItzultzaileaXabier Galarreta (1990) Koro Navarro (2019)
ISBN9788497970556 9788491093275

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jekyll edabe berezi bat sortu duen zientzialaria da. Edabe hori erabiliz pertsonaren alde negatiboa edo gaiztoa izaera gizatiarrengandik bereizi egin daiteke. Jekyll edabe hori hartzen duenean Edward Hyde kriminalean bihurtu eta nortasun horrekin edozein gaiztakeria egin dezake. Eleberrian azaltzen denez, denok ditugu alde negatibo eta positibo horiek. Ikuspuntu horretatik Hyde gure alde gaiztoenaren sinboloa da.

Argumentua Utterson Londresko abokatuaren ikerketarekin hasten da. Uttersonek Enfield jaunaren ahotik historia harrigarri bat entzun du. Hortik abiatuta Mr. Hyde izeneko gizon baten benetako izaera ezagutzeko ikerketari ekingo dio. Antza denez, Hyde horrek bere lagun hurko batekin, Jekyll doktorearekin, harreman estua izan du. Ikerketa horien haritik Uttersonek Jekyllen testamentua ezagutuko du. Horren arabera, bera hilez edo desagertuz gero, bere ondasun guztiak Hyderen eskuetara joan beharko dira. Orduan, testigu baten aurrean, sir Danvers Carew parlamentariaren hilketa Hyderen eskuz gertatzen da. Utterson hilketa argitu nahi du eta haren susmoa da Jekyllek Hyde hiltzailea babesten ari dela.

Jekyllen ezinegona gero eta handiagoa da. Une bat heltzen da non gehiago ezin duen eta bere laborategian ezkutatzen den. Egun batean, Poole, Jekyllen morroia, Uttersoni deitzen dio; biak laborategian sartzen dira eta han Hyderen gorpua topatzen dute. Antza, bere buruaz beste egin du. Jekyll, ordea, ez da inon agertzen. Azkenik, gutun batzuek gertatutakoaren nondik-norakoa argituko dute.

Analisi psikologikoa

aldatu

Obra "nortasun zatitua", identitate asaldura disoziatiboa, faltsuki deitua izan den egoera mental arraroarekin lotu izan da; horren arabera gorputz berdinaren barnean nortasun bat baino gehiago dago. Kasu honetan, Dr Jekyllen barnean eta moralitatearen aurrean bi nortasun daude, bata ona eta, bestea, gaiztoa. Nobelaren eragina hain izan zen handia ezen hizkuntzaren parte bihurtu baita.

Irakurle askok, bestalde, "nortasun bikoitza" interpretazioa sinpleegia dela argudiatu dute. Jekyll berak ikusi zuen pertsona bat nortasun askotan zatitu daitekeela. Berak aztertzaileek etorkizunean pertsonak ego desberdin askoz zatituta egotea aurkitzea espero zuen. Nobela honi buruzko polemika barruan, Vladimir Nabokov idazleak "ona txarraren kontra" liburuaren ikuspuntuak dioen bezala, nobela iruzurra zela argudiatu zuen, Jekyll Viktoriar Aroaren arabera moralki zuzena izan ez baitzen.

Pertsonaiak

aldatu
  • Dr. Henry Jekyll / Mr. Edward Hyde: protagonista.
  • Dr. Hastie Lanyon: Jekyll doktorearen lagun zaharra; honen metodo zientifikoekin ez dago ados, hauek "bitxiegiak" direla uste baitu. Jekyllek lehen aldiz berari aurkezten dio bere identitatea (izan ere, Hyde bere aurrean Jekyll bihurtzen da). Lanyonek Uttersoni laguntzen dio kasua ebazten, Jekyllek emandako gutunari buruz hitz egitean. Antzaldaketa prozesua ikustean, eta, subkontzienteki, honen aitormena entzutean, larri gaixotu eta hil egiten da shock batengatik. Jekyllen kontraste bezala balio du, arrazionalismo Viktoriarraren, materialismoaren eta eszeptizismoaren pertsonifikazioa baita.
  • Mr. Gabriel John Utterson: Abokatua da, Henry Jekyllen lagun hurkoa. Pertsonaia honen gainean eraikitzen da eleberriaren egitura. Modu batez, geroago agertuko ziren ikertzaileen lehenengo eredua da. Utterson zur eta lur bere lagunaren aldaketak aztertzen ditu; aldi berean, Hyderekin duen harreman estua ulertu ezinik dabil. Jekyllen laborategian zerbait larria gertatzen dela etxeko morroiek susmatzen dutenean harengana jo egingo dute laguntza eske.
  • Poole: Jekyllen etxezaina da. Bere maisuaren itxiera eta aldaketak nabaritzean, Mr. Uttersonenera joango da bere nagusia hil denaren beldur eta bere hiltzailea, Mr Hyde, kabinetean bizitzen ari dela. Poole Jekylli zerbitzatzen dio, eta espero du bere nagusiari leial izatea eta lan ona egitea. Azkenean, Mr. Uttersonekin batu egiten da kasua ebazteko.
  • Richard Enfield: Uttersonen senidea, ez du presentzia handia eleberrian. Haren garrantzi nagusia testiguarena da, hark ikusi baitu Hyderen gaiztakeria bat eta, nolabait, Jekyllekin lotura baduela egiaztatzen baitu.
  • Newcomen inspektorea: Scotland Yardeko inspektore hau Mr. Uttersonengatik batzen da, Sir Danvers Carewen hilketa ondoren. Hyderen pisua exploratzen dute Sohon eta bere bizitzaren probak aurkitzen dituzte.
  • Sir Danvers Carew: Ile zuridun agurea, Parlamentuko kidea. Urriaren 18ko gauean hil zuen Mr. Hydek. 70 urte zituen.
  • Zerbitzaria: Sir Danvers Carewren hilketa ikusi duen pertsona bakarra.
 

Bibliografia euskaraz

aldatu

Zinema

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 8
todo 1