Jengibre
Jengibrea (Zingiber officinale) espezia bat da, tropikoko landare iraunkor baten errizoma edo lurrazpiko zurtoina da. Hain aspalditik lantzen da non ez baita gaur egun jengibrearen basa-landarerik aurkitzen. Errizoma horiek lurrean sartuz ugaltzen da. Txinako nabigatzaileek itsasontzietan eramaten zituzten zeharkaldi luzeetarako, kutxetan landatuta, eskorbutoari aurre egiteko.
Jengibre | |
---|---|
Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Zingiberales |
Familia | Zingiberaceae |
Generoa | Zingiber |
Espeziea | Zingiber officinale Roscoe, 1807 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | jengibre, ginger rhizome (en) eta Zingiberis Siccatum Rhizoma (en) |
Transplantea erraza bada ere, hozte sistemak, aireko garraioa eta berotegiak asmatu aurretik, jengibrea bidaia luzea eginda iristen zen, almibarrean kontserbatuta edo, maizago, lehortuta, osorik nahiz hautsetan kontsumitzeko.
Indian jatorria izanda ezaguna zen jada erromatarrentzat, eta lurrezko ontzi txikitan ekarrarazten zuten.
Behin lurretik atera ondoren garbitu eta eguzkitan lehortzen uzten da bere pisuaren hiru laurdenak galtzeraino. Honela, bere zapore min bereziagatik guztiz gutiziatua den espezia bikaina bihurtzen da.
Etimologia
aldatuHitza euskarara gaztelerako jengibre eta frantsesezko gingembre hitzetatik etorri da. Hauek Erdi Aroko latinezko gingiber, zingeber hitzetatik, latineko zingiberi hitzetik eratorria. Latinera Antzinako Grezieratik etorri zen, ζιγγίβερις (zingíberis). Grezierara Indiako hizkuntzetatik etorri zen: palieraz: siṅgivēra, sanskritoz: शृङ्गवेर, śṛṅgavera. Honaino iritsita bi teoria ezberdin daude. Sanskritoz शृङ्गं hitzak adar esan nahi du, baina baliteke hau herri etimologia bat izatea. Beste teoriak dio tamileratik datorrela, eta jengibre sustraia esateko erabiltzen zen modua izatea: tamileraz: இஞ்சி, inci eta வேர்.
Sukaldean
aldatuCurry edo bestelako espezien nahasketetan oso erabilia da eta bere lekua du entsaladetarako saltsetan eta gozogintzan. Garai batean ardo eta garagardoari ere botatzen zitzaion.
Kanpo estekak
aldatu