Jennifer Miller
Jennifer Miller (Ameriketako Estatu Batuak, 1961) zirkuko artista da, malabarista, su-irenslea, idazlea, irakaslea, enpresaria eta ekintzaile estatubatuarra. Bizarrarekin bizi izan da, hirtsutismoa duelako.[1] New Yorkeko Circus Amok sortu zuen.[2][3][4]
Jennifer Miller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ameriketako Estatu Batuak eta Kalifornia, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | zirkuko artista, idazlea, irakaslea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | California Institute of the Arts (en) |
Ibilbidea
aldatuBi irakasle kaeroren alaba gazteena da Jennifer Miller.'[5] Connecticut eta Kalifornia artean hazi zen. Institutuan zegoenean arte eszenikoetan eta antzerkian hasi zen, eta New York hiriko erdialdeko dantza-eszenan parte hartu zuen 1980ko hamarkadaren hasieratik.
Interprete gisa egindako 20 urte baino gehiagoko ibilbidean, emakume bizardun gisa aritu da hainbat zirko-konpainiatan, hala nola Bread and Puppet Theatre edo Outdoor Pageantry, eta Coney Island USA.[6] Millerrek Sarah Schulmanekin eta koreografo eta dantzari askorekin ere lan egin du antzerki-lanetan.[5][7]
1989an New Yorken, Circus Amok zirku- eta antzerki-konpainia sortu zuen. Konpainia horretako zuzendaria da, eta gizarte-justiziako arazoak islatzen dituzten ikuskizunak egiten ditu, hala nola migrazioa, hezkuntza sexista, ingurumen-hondamendia edo arrazakeria; doan eta edonorentzat eskuragarri.[4][8][2] Ikuskizun satiriko, lesbiko eta feministatzat hartzen da.[9]
Tami Gold-en Juggling Gender dokumentalean ere lan egin zuen. Dokumental esperimental horretan androginia, generoaren sailkapena eta identifikazioa, feminismoa eta feminitatea azaltzen dira, bere historian zehar.[10][11]
Miller oso ezaguna da bere lanengatik eta hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Obie, Bessie, BAX 10 eta Ethyl Eichelberger saria.[12] New Yorkeko Pratt Institute-n interpretazioa irakasten du, baita zenbait unibertsitatetan ere, hala nola UCLA, Cal Arts, Scripps College eta NYU.[13][14] 2010ean, Millerrek Vaginal Davis-en Hablando desde el diafragma (diafragmatik hiktz eginez) piezaren koanfitrioi gisa jokatu zuen Performance Space122an.[15]
New Yorken bizi da.
Bibliografia
aldatu- 2009 - Venus barbuda eta kate-maila galdua, Pilar Pedraza. ISBN 9788498413038.
- 2016. - Emakume barbudoak: gorputz bereziak, María José Galé Moyanorenak. ISBN 9788472907805.
- 2019. - Barne basatia eta emakume bizarduna, Pilar Pedraza. ISBN 9788409085804.[16]
Ikus, gainera
aldatu- Emakume bizardun
- Circus Amok
Erreferentziak
aldatu- ↑ «ELMUNDO.ES | SUPLEMENTOS | MAGAZINE 206 | “Siempre sentí que no iba al mismo ritmo que el mundo. Con la barba mi rebeldía se hizo tangible”» www.elmundo.es.
- ↑ a b «Circus Amok» hemisphericinstitute.org.
- ↑ «Jennifer Miller, creadora del Circus Amok, dirigirá unas jornadas sobre performance y teatro social en Bilbao - Kulturklik» www.kulturklik.euskadi.eus.
- ↑ a b Zinoman, Jason. (2012-09-13). Let’s Put on a Circus, and Let’s Put It on Outdoors. ISSN 0362-4331..
- ↑ a b Smith, Dinitia. (9 de junio de 1995). Step Right Up! See the Bearded Person!. .
- ↑ «Jennifer Miller and Circus Amok at» web.archive.org 2007-09-27.
- ↑ Sussman, Mark. "A Queer Circus Amok in New York." In Cohen-Cruz, Jan. Radical Street Performance: An International Anthology. London: Routledge, 2003. ISBN 9780415152303 Print. p. 262-270.
- ↑ Carr, C.. (14 de julio de 1998). Circus Minimus. .
- ↑ Curia, Dolores. (1481226519). «Podar o poder» PAGINA12.
- ↑ Krawitz, Jan. (1993). «Review of Juggling Gender» Journal of Film and Video 45 (2/3): 113–115. ISSN 0742-4671..
- ↑ Gold, Tami; Miller, Jennifer; Steinberg, Allison; Porath, Yoram; Kafka, Harry; AndersonGold Films; Tamerik Productions; Transit Media Communications. (2008). Juggling gender: politics, sex and identity. AndersonGold Films ; Distributed by AndersonGold Films, Inc/Transit Media Communications OCLC .311095953.
- ↑ Studio, Familiar. (2021-12-21). «Jennifer Miller» Movement Research.
- ↑ «Jennifer Miller | Pratt Institute» www.pratt.edu.
- ↑ Carter, Marie. (4 de septiembre de 2007). Political Circus Dazzles Brooklyn. .
- ↑ «Vaginal Davis» Studio Museum in Harlem 6 de julio de 2010.
- ↑ «Mujeres con barba: rompiendo cánones de belleza del circo a la pasarela» woman.elperiodico.com 2020-01-29.