Jeunesse Esch (izen osoa Association Sportive La Jeunesse d'Esch) Luxenburgoko futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Esch-sur-Alzette hirikoa. 28 aldiz irabazi du Luxenburgoko futbol liga eta beste 13 aldiz kopa.

AS La Jeunesse d'Esch
Sorrera1907
Futbol zelaiaStade de la Frontière
edukiera: 4.000 lagun
PresidenteaLuxenburgo Jean Cazzaro
EntrenatzaileaGrezia Giorgos Petrakis
LigaLuxenburgoko liga
2023-245.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

aldatu

Jeunesse 1907an sortu zen Jeunesse la Frontière d'Esch izenarekin. Izenak "Mugaldeko gazteak" esan nahi du eta jantziak Juventus FC gogora arazten du.

Bigarren Mundu Gerraren aurretik bina liga eta kopa irabazi zituen, bereziki ona 1937 urtea izan zuelarik, biak irabazi baitzituen. Naziek Luxenburgo inbaditzean izena aldatu arazi zioten, izen frantsesa utzi eta SV Schwarz-Weiß 07 Esch (Zuri-Beltza 07) hartuz. Gerra bukatzean ordea bere hasierako izena berreskuratu zuen.

50. hamarkadatik aurrera Luxenburgoko talderik onena izan da baina XXI mendean F91 Dudelange taldearen itzalean egotea egokitu zaio. Hala ere azkenengo liga garaipena 2010koa du eta kopa berriz 2013koa.

Palmaresa

aldatu

Luxenburgon: 41

aldatu
  • Liga (28): 1921, 1937, 1951, 1954, 1958, 1959, 1960, 1963, 1967, 1968, 1970, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1980, 1983, 1985, 1987, 1988, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2004, 2010.
  • Kopa (13): 1935, 1937, 1946, 1954, 1973, 1974, 1976, 1981, 1988, 1997, 1999, 2000, 2013.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1