Joana ama santuaren istorioa ustez bere sexua ezkutatuz, aita santu jardun zuen emakumearen ingurukoa da.

Joana ama santua
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ogibideaministroa eta klerikoa

Bizitza

aldatu

855. urtean, Erroman, emakumezko batek aitasantutza katolikoa eskuratu zuen 857. urtera arte, hau da ofizialki Benedikto III.aren aldiari dagozkion urteetan. Batzuek diote Benedikto III.a bera emakumea zela eta beste batzuek 872. eta 882. urteen artean kokatzen dute Ama Sainduaren agintaldia, Joan VIII.aren aldian, alegia; beharbada, ustezko Ama Sainduak Joana zuelako izena[1].

Joana 822an jaio omen zen, Ingelheim am Rhein herrian, egungo Alemanian. Aita elizgizona izanik, garaiko emakumeek debekatua zuten erlijio eta kultura heziketa jaso zuen. Ikasten jarraitu ahal izateko, kopista gisa hasi zen lanean, Johannes Anglicus gizonezko izenarekin.[1]

Lanbideari esker Konstantinoplara, Atenasera eta Frankoen Erresumara bidaiatu ondoren, 848. urtean Erromara iritsi zen, beti ere gizonezko identitatean babestuta. Kurian Joanaren jakinduriaren berri bazuten nonbait, eta Leon IV.ak gaztea ezagutu nahi izan zuen. Berehala Aita Sainduaren nazioarteko aferen idazkari bihurtu zen. Leon IV.a hil eta gero Joana bera izendatu omen zuten ondorengo; Benedikto III.a edo Joan VIII.a izena hartu zuen[1].

 
Joana ama santuaren hilketa adierazten duen Erdi Aroko irudia.

Handik bi urtera Joanak harreman sexualak izan zituen Saxoniako enbaxadore Lanbertorekin eta haurdun geratu zen. Prozesio baten erdian erditzearen uzkurdurak sentitzen hasi zen eta hantxe bertan, eliztarren aurrean, erditu zen. Jean de Maillyren arabera, jendetza suminduak harrika hil zuen Joana; Martin Poloniarraren testuetan, aldiz, Ama Saindua erditzeak berak hil zuen.[1]

Istorio hau egiaztatzen duen dokumenturik ezean, elezaharren esparruan utzi behar da. Aldiz, IX. mendeko Aita Saindu sortari buruzko informazio oso zehatza gorde da eta Joana Ama Sainduaren aipamenak askoz geroagokoak dira.[1]

Joan VIII.ak Konstantinoplako Elizarekiko izan zuen jarrera epela eta ahulezia kritikatzeko, etsaiek “Joana Ama Saindua” ezizena ipini omen zioten. Geroago, Zisma Nagusiaren garaian, hainbatek Aita Saindua kargugabetzeko eskubidea aldarrikatzeko erabili zuen istorioa. Hala, elezahar ederraren oinarrian boterea lortzeko borroka ilunak leudeke.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Nagore Irazustabarrena, «Ama Saindua?», Argia, 2011-02-20, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 3
idea 3