Johannes Ockeghem
Johannes Ockeghem (batzuetan Jean de, Jan; abizena Okeghem, Ogkegum, Okchem, Hocquegam, Ockegham) (Saint-Ghislain, Valonia, 1410 inguru - Tours, Frantzia, 1497ko otsailaren 6a) Errenazimentuko frantses-flandestar eskolako musikagile nagusia izan zen.
Johannes Ockeghem | |||||
---|---|---|---|---|---|
1456 - 1459
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Saint-Ghislain, 1410 inguru | ||||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||||
Heriotza | Tours, 1497ko otsailaren 6a (86/87 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantses ertaina Medieval Latin (en) frantsesa | ||||
Irakaslea(k) | Gilles Binchois | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | musikagilea | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Genero artistikoa | cantus firmus (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Bizitza
aldatuTxikitan Anberesko katedraleko koru-mutila izan zen. Ondoren Frantziako hiru erregeren (Karlos VII.a, Luis XI.a eta Karlos VIII.a) musikagile izan zen. Eragin handia izan zuen irakasle gisa hurrengo belaunaldiko musikagileengan. Ikasle ugari izan zituen, Josquin des Prez eta Antoine Busnois haien artean. Hemeretzi meza, moteteak, Deo gratias (36 ahotsetarako kanona) eta hemeretzi frantses kanta idatzi zituen. Ockenghemek bikain erabili zuen kontrapuntua ahozko polifonian, eta eragin handia izan zuen XV. mendearen bigarren erdialdeko herbeheretar musikagileen artean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Ockeghem |