John Backus

informatikari eta matematikari AEBkoa

John Warner Backus (1924ko abenduaren 3a2007ko martxoaren 17a) zientzialari informatiko estatubatuarra izan zen. FORTRAN sortu zuen taldea zuzendu zuen. Goi-mailako lehen programazio-lengoaia da hau, eta asko erabiltzen da. Backus–Naur (BNF) formaren asmatzailea ere izan zen (hizkera formalaren sintaxia definitzeko asko erabiltzen den notazioa). Gero, funtzioen mailako programazioaren paradigma ikertu zuen, eta haren aurkikuntzak aurkeztu zituen 1977ko Turing Awardeko hitzaldi harrigarrian: "Askatu al daiteke von Neumann estiloaren programazioa?"[1]

John Backus

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Warner Backus
JaiotzaFiladelfia1924ko abenduaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAshland2007ko martxoaren 17a (82 urte)
Hobiratze lekuaSan Francisco Columbarium (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaThe Hill School (en) Itzuli 1942)
Virginiako Unibertsitatea
(1942 - 1943) : kimika
Columbia Unibertsitatea
(1946 - 1950) master : matematika
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Ameriketako Estatu Batuetako Armada  (1943 -  1945)
IBM  (1950 -  1991)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 18747132 Edit the value on Wikidata

IEEEk McDowell saria eman zion 1967an, FORTRANen garapenagatik.[2] Gero 1975ean, Zientziaren Domina Nazionala jaso zuen eta azkenik, 1977an Turing Saria jaso zuen, "goi-mailako programazio-sistema praktikoen diseinuan egindako ekarpen sakon eta iraunkorrengatik, bereziki FORTRANen egindako lanarengaitik, eta programazio-lengoaiak zehazteko prozedura formalak argitaratzeagatik".[3]

Gaztetan

aldatu

Backus Filadelfian jaio zen eta Wilmington Delaware-n hazi zen. The Hill Schoolen ikasi zuen Pottstownen, Pennsylvanian, baina itxuraz ez zen ikasle arduratsua. Virginiako unibertsitatean sartu zen kimika ikastera, baina hango gelakideekin liskar ugari izan zituen, eta urtebetez kanporatu zuten.[4] Ondoren, AEBetako armadan errekrutatu zuten Bigarren Mundu Gerran, eta azkenik, aireko bateria baten agintean jarri zuten, Fort Stewarten, Georgian.

Gaitasun militarreko proba batean kalifikazio onak jaso ondoren, Pittsburgheko Unibertsitatean ingeniaritza ikastera bidali zuen armadak.[5] Ondoren, Haverford College-ko programa batera eraman zuten. Ospitale batean ospitaleratu zutenean, garezurreko hezurrezko tumore bat diagnostikatu zioten, arrakastaz erauzi zena, eta plaka bat jarri zioten buruan. Gero Medikuntza Fakultatera joan zen medikuntza ikastera, baina ez zuen oso interesgarria ikusi eta bederatzi hilabete geroago utzi zuen.[5] Laster beste ebakuntza bat egin zioten, bere buruan zegoen plaka metalikoaren ordez bere diseinuetako bat jartzeko, eta Estatu Batuetako armadaren alta mediko ohoragarria jaso zuen 1946an.[6]

Fortran

aldatu

New Yorkera bizitzera joan ondoren, hasieran irrati-teknikari gisa trebatu zen, eta matematikan interesatu zen. Columbiako Unibertsitatean graduatu zen, 1949an lizentziatura batekin eta 1950ean master batekin, biak matematikan, eta IBMrekin elkartu zen 1950ean. Lehen hiru urteetan, Sekuentzia Selektiboko Kalkulagailu Elektronikoan (SSEC) lan egin zuen; haren lehen proiektu handia Ilargiaren posizioak kalkulatzeko programa bat idaztea izan zen. 1953an, Backus-ek Speedkodeko hizkuntza garatu zuen, IBM konputagailu baterako sortutako goi-mailako lehen hizkuntza, IBM 701 ordenagailurako softwarea garatzen laguntzeko.[7]

Programazioa oso zaila zen une honetan, eta 1954an Backus-ek talde bat bildu zuen IBM 704 ordenagailurako Fortran definitu eta garatzeko. Fortran goi-mailako programaziorako lehen hizkuntza izan zen. Hizkuntza horri esker, konputagailuak makina praktiko eta eskuragarri bihurtu ziren zientzialarientzat eta beste batzuentzat, eta ez zen beharrezkoa makineriaren ezagutza sakona izatea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Backus, John (August 1978). "Can programming be liberated from the von Neumann style?: a functional style and its algebra of programs"
  2. Mc Dowell, Backon (September 29, 2007). "W. Wallace McDowell Award". W. Wallace McDowell Award". A.
  3. .Alan, M. Turing (March 22, 2007). "Association for Computing Machinery". ACM Turing Award Citation: John Backus.
  4. .ACM A.M., Turing Award. (May 4, 2018). "John Backus - A.M. Turing Award Laureate". Turing Award.
  5. a b . "Unibertsitea ikastaroan". Retrieved May 4, 2018.
  6. Dokumenuta" (PDF)Retrieved August 17, 2009.
  7. Txantiloi:Cite magazine

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Association 1
coding 1
languages 1
mac 1
multimedia 1
os 7