John Dalton
John Dalton (1766ko irailaren 6a – 1844ko uztailaren 27a) Ingalaterrako kimikaria, fisikaria eta meteorologoa izan zen. Manchesterko unibertsitatean fisika eta kimika irakatsi zuen urte askotan. Ikusmenean bazuen akats bat, diskromatopsia edo koloreak bereiz ezina. Berak deskribatu eta aztertu zuen daltonismo izen arruntez ezagunago den arazo hori. Fisikan gasei buruzko ikerketak sakondu zituen, meteorologiatik abiatuz. Bere izena daraman legea finkatu zuen. New System of Chemical Philosophy (1808) liburuan atomoaren teoriaren oinarriak finkatu zituen, gaur egun ezagutzen diren bezala.
John Dalton | |||||
---|---|---|---|---|---|
1816 - 1844
1800 - 1809 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cumberland (en) , 1766ko irailaren 6a | ||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||
Heriotza | Manchester, 1844ko uztailaren 27a (77 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Joseph Dalton | ||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Harris Manchester College (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa alemana | ||||
Irakaslea(k) | John Gough (en) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | fisikaria, matematikaria, meteorologoa, kimikaria eta botanikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | |||||
Influentziak | John Gough (en) | ||||
Kidetza | Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Prusiako Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia Zientzien Bavariar Akademia Manchester Literary and Philosophical Society (en) | ||||
Bizitza
aldatuEhule apal baten semea, Cumberlanden jaio zen, Ingalaterran. Bere herrixkako eskolan hasi zen eta hainbeste aurreratu zuen denbora gutxian, ezen, hamabi urterako eskolako maisu bihurtu baitzen. Handik zazpi urtera eskolako zuzendari egin zuten. 1793an, Manchesterrera joan zen bizitzera eta han bizi izan du zen geroztik. Matematika, fisika eta kimika irakasten zituen ikastetxe batean. Hala ere, obligazio horiek bere azterketa zientifikoak egiteko eragozpen zirela iritzi zionean, postua bertan behera utzi eta ikasleei matematika eta kimika irakasten hasi zen klase pribatuen bitartez bere gastuei aurre egin ahal izateko.
Ez zen ezkondu eta modu xume eta apalean bizi izan du zen beti, baita ospea izan zuenean ere. Lehen azterketa zientifikoak meteorologiaren alorrean garatu zituen eta bizi guztian izan zuen zaletasun hori: egunero jasotzen zituen tenperatura, presio barometriko edo plubiometria datuak. John Dalton izan zen koloreetarako itsutasuna deskribatu zuen lehenengoa, berak ere jasan baitzuen. Kuakero konbentzitua, Daltonek beti arropa xume eta ilunak janzten zituen. Horregatik, bere lagunak harriturik geratu ziren, 1832an, Gilen IV.a aurkeztu behar ziotela eta, janzkera eskarlataz azaldu zenean. Daltoni, ordea, gris iluna iruditu zitzaion eta kezka handirik gabe joan zen erregea ikustera.
Ekarpen nagusiak
aldatuDaltonen legea
aldatuGas nahasketa batek eragiten duen presioa eta gas horietako bakoitzak bere aldetik, nahasketaren bolumen bera harturik, eragingo lukeen presioen batuketa berdinak direla dioen kimikako legea da. Beraz, gas nahasketa batean presio bateratua eta osagai bakoitzaren banakako presioen batuketa berdinak dira.
Atomoen teoria
aldatu1803an formulatu zuen Daltonek atomoen teoria. Esan zuen, gai osatuak, elementu desberdinen atomoen konbinazioz eratzen direla, zenbaki txiki osoek definitutako proportzioetan, baina ez zuen metodo fidagarririk atomoen konbinazio erlazioak zehaztu ahal izateko. Egoera horretan, uste izan zuen, bi elementuz –A eta B– osatutako konposatu batean, gai osatuaren formulak ahalik eta bakunena izan behar zuela: AB. Horretan oinarriturik, eta euren artean konbinatzen ziren zenbait elementuren masa atomikoak kontuan hartuta, lehenengo masa atomiko erlatiboak kalkulatzeko gai izan zen. Hala ere, gai osatuen formulei buruzko haren usteak ez ziren beti zuzenak izan. Adibidez, uste zuen uraren formula HO zela eta beraz, bere taulako zenbait masa atomiko gaizki kalkulatuak zeuden.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Dalton |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.