John F. Kennedyren hilketa
John F. Kennedyren hilketa, 1963ko azaroaren 22an, AEBetako Dallas hirian jazotako garaiko John F. Kennedy presidentearen erailketa izan zen, bertako eguerdiko 12:30etan CTS (18:30 UTC).
John F. Kennedyren hilketa | |
---|---|
Mota | political murder (en) magnizidio magnicide (en) erailketa |
Data | 1963ko azaroaren 22a (12:30 (en) . Erdialdeko Ordu Estandarra) |
Kokaleku | Dealey Plaza (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Helburu | John Fitzgerald Kennedy |
Honen ondorioa | Executive Order 11130 (en) Proclamation 3561 (en) John F. Kennedy autopsy (en) |
Biktima | John Fitzgerald Kennedy (assassination victim (en) , shooting victim (en) , Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea) |
Pertsona hilak | 1 |
Pertsona zaurituak | 2 |
Erantzule | Lee Harvey Oswald (gizahiltzaile) |
Arma | fusil Carcano (en) |
Presidentearen auto-ilada abiadura geldoz hiriaren erdiguneko Dealey plaza igarotzen ari zela, Kennedy arma tiroz larriki zauritu zuten, eta Parkland ospitalera eramana izan ondoren, 13.00etan CST (19:00 UTC) hil zela iragarri zen. AEBetako laugarren presidente eraila bilakatu zen, (gainontzekoak Abraham Lincoln, James Abram Garfield eta William McKinley), bai eta agintaldian zegoela hil zen zortzigarren presidentea ere.
Hiru ikerketa ofizialek Lee Harvey Oswald errudundu zuten, Dealey plazan kokatutako Texas School Book Depository biltegiko langilea. Ikerketa hauen arabera, haietako ikerketa batek Oswaldek bakarrik jardun omen zuela baieztatu zuen, eta beste batek gutxienez beste pertsona baten laguntza izan zuela.
Gaur egun, oraindik ere, hilketa eztabaida eta konspirazio-teoria ugariren gaia izan ohi da. Handik bi egunetara, Lee Harvey Oswald bera ere erailketa baten biktima izan zen, izan ere, Jack Ruby gau klun bateko jabe eta enpresariak hil baitzuen.
Zinema
aldatuIkus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- The President John F. Kennedy Assassination Records Collection – National Archives and Records Administration (Ingelesez)
- JFK Assassination:A look back at the death of President John F. Kennedy 50 years ago – CBS News (Ingelesez)