John Pritchard (Londres, 1921eko otsailaren 5a - San Frantzisko, 1989ko abenduaren 5a) britainiar orkestra zuzendaria izan zen.

John Pritchard
Bizitza
JaiotzaLondres1921eko otsailaren 5a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaDaly City1989ko abenduaren 5a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
DiskoetxeaPhilips
EMI
Decca Records (mul) Itzuli

Musicbrainz: 90bb3221-a85c-47fc-867b-3966d4aed63b Discogs: 833317 Allmusic: mn0000497872 Edit the value on Wikidata

Debuta Londresen egin zuen, Derby String orkestrako zuzendari gisa, 1943tik 1945ra. 1948an Glyndebourneko jaialdiko abesbatzeko zuzendari izendatu zuten. 1951n Fritz Buschen ordez aritu zen Don Giovanni operan, eta harrezkero Mozarten hainbat opera zuzentzeko enkargua izan zuen. Liverpooleko Errege Orkestra Filarmonikoko musika zuzendari izendatu zuten, eta Pitchardek orkestra horretako egitura eta errepertorioa berritu, eta bere garaiko musika-ziklo bat sortu zuen, Musika bizia. 1962tik 1966ra Londresko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izan zen, eta orkestra horrekin Ekialde Hurbila, Estatu Batuak eta Txina ezagutu zituen.

Izan ere, atzerrian ere lan ugari egin zituen Pitchardek: 1963an Estatu Batuetan izan zen, Pittsburgheko Orkestra Sinfonikoan; Aix-en Provenceko jaialdian, 1963an; Salzburgoko jaialdian eta Buenos Airesko Colón antzokian, 1966an; New Yorkeko Metropolitan Operan, 1971n; Parisko Operan, 1981ean. 1975ean Shakespearen saria irabazi zuen Hanburgon. Koloniako Operako zuzendari izan zen 1978tik 1989ra, Bruselako Monnaie Errege Antzokiko musika-zuzendaria 1982tik 1989ra, Londresko BBCko Orkestra Sinfonikoko buru 1982tik 1989ra, eta San Franciscoko Operako zuzendari 1986an.

Erreferentziak

aldatu
  NODES