Jon Henrik Fjällgren

abeslari suediarra

Jon Henrik Mario Fjällgren[1], jaiotzez Mario Montoya[2], (Santiago de Cali, 1987ko apirilaren 26a) Kolonbian jaiotako suediar abeslari samia da.

Jon Henrik Fjällgren

(2023)
Bizitza
JaiotzaSantiago de Cali1987ko apirilaren 26a (37 urte)
Herrialdea Suedia
Talde etnikoaSouthern Sámi people (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Southern Sami (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakreindeer herder (en) Itzuli, yoiker (en) Itzuli eta abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaJoik
Musika instrumentuaahotsa

jonhenrik.com
IMDB: nm6846969 Facebook: JonHenrikFjallgren Twitter: JonFjallgren Instagram: jonhenrikfjallgrenofficial Youtube: UCaTUhse1MZqY49wkaNVfIUA Souncloud: jonhenrikfjallgren Spotify: 65lCLhmmyUwnPBD2Bq7FQx iTunes: 877582144 Last fm: Jon+Henrik+Fjällgren Musicbrainz: 4ca9336a-e289-46f0-b727-aebf2b322a84 Songkick: 8437548 Discogs: 4299158 Allmusic: mn0003269121 Deezer: 5858261 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Fjällgren Santiago de Calin (Kolonbia) jaio zen[3]. Oso txikia zela, Kolonbiako herrixka batean bizi izan zen eta gero umezurztegi batera joan zen bizitzera. Handik gutxiera, suediar familia sami batek adoptatu zuen. Fjällgren Mittådalengo siida komunitateko kide egin zen eta han elur-oreinen artzain gisa aritu zen[4]. Hainbat elkarrizketetan agerian utzi du txikitan jazarpena pairatu zuela sami eta kolonbiar izateagatik[2]. Nerabezarora iristean, jazarpena gelditu zen[5].

14 urte zituela, abesti tradizional samiak abesten hasi zen. Carl XVI.a Gustaf erregearen eta Silvia erreginaren aurrean abestu zuen Funäsdalen herriko elizan, eta horri esker ospea lortu zuen[6]. 16 urterekin lehen diskoa grabatu zuen: Onne vielle[6].

2014an, 26 urte zituela, Talang Sverige lehiaketan parte hartu zuen[7]. Milioi bat koroako saria irabazi zuen eta Goeksegh diskoa kaleratu zuen 2014ko maiatzaren 19an[8].

2014ko maiatzaren 31n Saepmie Welcomes sami kulturaren jaialdian parte hartu zuen[9] eta uztailean Allsång på Skansen saioan[10].

Lau aldiz parte hartu du Melodifestivalen musikaldian: 2015ean bigarren postuan geratu zen, 2017an hirugarren postuan eta 2019 eta 2023an laugarren postuan[11][12][13].

2021etik aurrera, Suediako Samien Parlamentuko kidea da. Sámit alderdia ordezkatzen du[14].

Diskografia

aldatu
  • 2005: Onne vielle
  • 2014: Goeksegh
  • 2015: Goeksegh - Jag är fri
  • 2017: Aatjan goengere

Liburuak

aldatu
  • Månbarn (Maria Anderssonekin batera, 2020)[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Suedieraz) «Om Jon Henrik Fjällgren» Jon Henrik Fjällgren (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  2. a b c (Suedieraz) Samuelsson, Elin. «Jon Henrik Fjällgren om nya boken Månbarn: ”Oro, sorg och rädsla”» Allas 2020-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  3. (Suedieraz) Assarsson, Anton. «Nu ska ’Talang’-jojken ta honom till Colombia» Aftonbladet 2014-03-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  4. (Ingelesez) Burgess, Philip. «Jon Henrik Fjällgren. A Young Herder Laments the Loss of a Friend» Reindeer Herding (International Centre for Reindeer Husbandry) 2014-02-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-11-24) (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  5. (Suedieraz) Åström, Alexander. «Talang-Tobbe i tårar – efter sorgsen samejojk» Aftonbladet 2014-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  6. a b (Suedieraz) «Jojkare tävlar i Talang i Sverige» Sveriges Radio 2014-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  7. (Suedieraz) Henricson, Emelie. «Jon Henrik Fjällgren vann "Talang Sverige"» Expressen 2014-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  8. (Suedieraz) «Talang-vinnaren Jon Henrik Fjällgren släpper skiva» Sveriges Radio 2014-05-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-06) (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  9. (Suedieraz) «Dagen efter succésegern – Jon Henrik Fjällgren släpper skiva» OP.se 2014-05-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-06) (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  10. (Suedieraz) Selåker, Johannes. «Jon-Henrik hyllade sin döde vän på "Allsång"» Expressen 2014-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  11. (Suedieraz) Dahlander, Gustav. «Artisterna i Melodifestivalen 2019: Hela listan – så blir deltävlingarna» Gustavs expertblogg jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-11-27) (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  12. (Suedieraz) «Jon Henrik Fjällgrens kritik mot Sveriges Radio: ”Sorgligt”» SVT 2023-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  13. (Suedieraz) «Fjällgren inför finalen: ”Sista gången jag är med i Mello”» SVT 2023-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  14. (Suedieraz) «Jon-Henrik Fjällgren» Sametinget 2021-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
INTERN 1