Jonasen Liburua, Bibliako liburu bat da, Itun Zaharrean eta Tanajen agertzen dena.

Jonas, Michelangelok irudikatua Kapera Sixtinoan

Liburuak, Jonas profetari buruz hitz egiten du, eta ondo ezagutzen den istorio bati buruz, non Jainkoak, Jonasi, Niniveko herriari predikatzea agintzen dion, damutzera konbentzitzeko edo, halakorik gertatu ezean, suntsituak izateko. Jonas, hasiera batean, beste norantza batean ihes egiten saiatu zen, beste ontzi batean igo, eta, handik gutxira, ekaitz bat hasi zen. Ontzian zegoen jendeak, bakoitzak bere jainkoari erregutu zion, baina ekaitzak jarraitu egin zuen; orduan, Jonasen bila joan ziren, lotan zegoena, eta bere jainkoari erregutzeko eskatu zioten. Jonasek, Jainkoaren presentziatik ihesi zebilela aitortzen die, eta, uretara botatzen bazuten, ekaitza amaituko zela. Hala egin zuten, eta, berehala, ekaitza baretu egin zen. Jehovák, Jonas irentsiko zuen arrain handi bat prestatu zuen, benetan, balea bat zena. Balearen barnean hiru egun eman ondoren, Jonasek otoitz egin zuen eta Jainkoak erantzun egin zion, baleak, orduan, Jonask lurrerantz bota zuelarik.

Ondoren, Ninivera predikatzera joan zen. Bertako jendeak, hitza jaso zuen, eta barau egin eta damutu egin ziren. Jonas, jainkoak, herria, damutu ondoren ez zuela zigortu ikustean, haserre bizian jarri zen, eta hiritik irten zen. Baina Jainkoak, azkenean, erakutsi beharrekoa erakusten dio.


Aurrekoa
Abdiasen Liburua
Bibliako liburuak
Ondorengoa
Mikeasen Liburua

Kanpo estekak

aldatu
  NODES