José Zorrilla
José Zorrilla y Moral (Valladolid, 1817ko otsailaren 21a – Madril, 1893ko urtarrilaren 23a), poeta eta antzerkigile espainiar nabarmena izan zen.
José Zorrilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Zorrilla Moral de la Torre Flavio |
Jaiotza | Valladolid, 1817ko otsailaren 21a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1893ko urtarrilaren 23a (75 urte) |
Hobiratze lekua | San Justoren hilerria Panteón de Hijos Vallisoletanos Ilustres (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal University of Toledo (en) Valladolideko Unibertsitatea Royal Seminary of Nobles of Madrid (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
| |
Zuzenbide ikasketak hasi zituen, baina utzi egin zituen literaturari ekiteko. Zorrillaren elezahar giroko erromantizismoak eta neurtzeko modu erraz musikadunak arrakasta handia izan zuten. 1851-1854. urte bitartean Parisen eta Londresen bizi izan zen; handik Mexikora joan zen eta hamabi urtez han izan zuen bizilekua. Obra ugaria du, eta bi genero landu zituen batez ere: olerkigintza eta antzerkia. Harenak dira, besteak beste: Cantos del trovador (1840, Trobadorearen kantuak), Granada (1852), eta La leyenda del Cid (1882, Cid-en elezaharra) olerki bildumak. Antzerkilan asko neurtitzetan ondu zituen, eta elezaharretako gaiak eta historikoak landu zituen. Horietako batzuk dira: El zapatero y el rey (1840, Zapatagina eta erregea), Petri Ankerrari buruzkoa; Don Juan Tenorio (1844), Zorrillaren lanik entzutetsuena, eta Traidor, inconfeso y mártir (1849), Sebastian erregeari buruzko elezaharra. 1882an oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Recuerdos de tiempo viejo (Garai zaharren oroitzapenak) izenburupean.
Lan nagusiak
aldatu- El zapatero y el Rey (1839 y 1842) (Online edizioa)
- Sancho García (1842)
- El puñal del godo (1843)
- Don Juan Tenorio (1844) (Edizio faksimilea)
- La Calentura (1847)
- Traidor, inconfeso y mártir (1849)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/5/31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |