Josef Škvorecký (Náchod, Txekoslovakia, 1924ko irailaren 27aToronto, Kanada, 2012ko urtarrilaren 3a) txekiar idazlea izan zen.

Josef Škvorecký

(2004)
Bizitza
JaiotzaNáchod1924ko irailaren 27a
Herrialdea Txekia
 Kanada
HeriotzaToronto2012ko urtarrilaren 3a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Zdena Salivarová (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Pragako Unibertsitate Karolinoa
Hizkuntzakingelesa
txekiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, hizkuntzalaria, itzultzailea, argitaratzailea, poeta, prosalaria, literatura-kritikaria eta editore-laguntzailea
Enplegatzailea(k)Torontoko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)J. Mnata, Errol, Josef Pepýt, Josef Vala, Vladimíra, Vlastimila, Burke, Mary Novak, J.Š. eta Josef Benda

IMDB: nm0804992 Discogs: 1848853 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

1951n eskuratu zuen doktoregoa Pragan, Karlos Unibertsitatean, eta handik bi urtera editore gisa hasi zen lanean Pragako Odean argitaletxearentzat. 1963ra arte iraun zuen lan hartan, eta 1958an argitaratu zuen lehen eleberria, "Doilorrak". Obra hori 1948an idatzi zuen Škvoreckýk, baina arazoak izan zituen txekoslovakiar zentsurarekin. Gobernuak bere kontra bideraturiko esetsaldiaren ondorioz, ezaguna egin zen. 68 Publishers etxearen sortzaile eta editore izan zen, eta gobernuak begi onez ikusten ez zituen hainbat idazleren lanak eman zituen argitara argitaletxe haren bidez.

1968an, Txekoslovakiako Idazleen Batasunaren Literatura saria eskuratu zuen, baina hurrengo urtean Kanadara erbesteratu behar izan zuen sobietarrek Txekoslovakia inbaditu zutelako. Harrezkero, eskolak eman zituen Torontoko Unibertsitatean. Lehen aipatutako eleberriaz gainera, Škvoreckýrenak dira "Mirariaren jokoa" (1972) eta "Giza arimen ingeniaria" (1977).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josef Škvorecký  
  NODES