Juan Ruiz de Alarcón
Juan Ruiz de Alarcón y Mendoza (Mexiko, 1581 – Madril, Espainia, 1639ko abuztuaren 4a) antzerkigilea izan zen. Mexikon jaioa, espainiar hiritartasuna zuen.
Juan Ruiz de Alarcón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Taxco de Alarcón (en) , 1581 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1639ko abuztuaren 4a (57/58 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Royal and Pontifical University of Mexico (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea eta idazlea |
Genero artistikoa | antzerkia |
Mexikon eta Salamancan egin zituen Zuzenbideko ikasketak. Madrilen zen 1614. urtean, eta komediak idazten hasi zen Lope de Vega, Quevedo, Tirso eta abarren trufen artean, konkorduna baitzen. Indietako Kontseiluko erredaktore izan zen. Lope de Vega, Tirso edo Vélez de Guevara dramagile oparoen ondoan, idazle urria izan zen Ruiz de Alarcón, idazleak berak argitaratutako bi liburuek hogeiren bat komedia baizik ez baitute jasotzen. Aipatzekoak: Los desdichados en fingir, Los empeños de un engaño, Ganar amigos, Los pechos privilegiados, El Anticristo, La crueldad por el honor, La verdad sospechosa, Las paredes oyen, La prueba de las promesas, Mudarse por mejorarse eta El examen de maridos.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Ruiz de Alarcón |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.