Judu-kristautasun
Judu-kristauak[1], hebrear kristauak edo judeokristauak[1] ere deituak, termino historiografikoa da, Jesus Nazaretekoaren jarraitzaileen komunitate juduari esaten zaiona. Komunitate horrek kristautasuna sortu zuen. Gainera, ondorengo kristauei deitzeko ere erabiltzen dute, erritu eta sinesmen juduak behatzen jarraitu baitzuten.[2]
Kristautasuna diasporako juduei eta jentilei zabaldu zitzaienean, judu-kristauak jatorrizko kristau komunitate zabalenaren zati bihurtu ziren. Antzinako tradizioekiko atxikimendua zuten ezaugarri, hala nola sabbat betetzea, hebrear egutegia betetzea, judu-legeak eta ohiturak betetzea, erdainkuntza eta sinagogara joatea.[2]
«Judu-kristau» terminoa XIX. mendean sortu zuen Ferdinand Christian Baur alemaniar exegetak.[3] Historialariek, oro har, jatorri juduko kristauak kristau jentilekin alderatzeko erabiltzen dute, bai Itun Berriaren garaian,[4][5] bai ondorengo mendeetan.[6] Hitza anbiguoa da, judu hitzak jatorri geografiko bat (Judea), komunitate etniko bat edo batzuk edo judaismoaren praktika erlijiosoak osorik edo zati batean betetzen dituztela adieraz dezakeelako.
Alister McGrath Oxfordeko Unibertsitateko teologia historikoko irakasle ohiak dioenez, I. mendeko «judu-kristau» asko judu praktikanteak ziren, eta bere garaiko beste juduengandik soilik Jesus Mesias bezala onartzean bereizten ziren.[7] Aldi berean, ordea, San Paulok jentilei juduen praktikak inposatzearen aurka predikatzen zuen, eta bereziki erdainkuntzaren aurka (1 Ko 7:18-24, Flp 3:2-9).
Kristautasuna eremu jentil osoan hazi ahala, eta Erromatar Inperioa judaismoaren gero eta etsai gehiago bihurtu ahala, Eliza kristauaren gehiengoa bere sustrai juduetatik eta Jerusalemdik urrundu zen.[8][9][10][11] Kasurik erradikalena Marcionena (c. 150) izan zen, Hebrear Biblia eta hortik eratorritako guztia baztertzea proposatu baitzuen. Judu-kristautasuna[12], bestalde, Judu-erromatar Gerretan (66-135) gainerako juduekin gatazkan sartu zen. Lehenik, Jerusalemgo tenplua suntsitu ondoren, farisearrek judaismo errabinikoa sortu zuten, judu-kristautasunarekin bateraezina zen ortodoxia berri bihurtu zena. Ondoren, Bar Kokhbaren matxinadan judu errabinikoek judu-kristauak jazarri zituzten, matxinadarekin bat egiteari uko egiteagatik.[3]
Erromatarrek Bar Kokhba garaitu zuten, eta Jerusalemdik biztanle judu guztiak kanporatzea agindu zuten, judu-kristauak barne. Horietako batzuek Inperioaren mugetatik kanpo bilatu zuten babesa, besteak beste, Arabian,[13] non mende batzuk geroago Islama jaiotzen lagunduko zuten.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Elhuyar Hiztegia
- ↑ a b (Ingelesez) David Noel Freedman, Allen C. Myers. (2000). Eerdmans Dictionary of the Bible. Amsterdam University Press, 709 or..
- ↑ a b c (Frantsesez) Mordillat, Gérard; Prieur, Jérôme. (2004). Jésus après Jésus: l'origine du christianisme. Éd. du Seuil, 338-342 or. ISBN 978-2-02-051249-7..
- ↑ Gerhard Kittel, Geoffrey William Bromiley, Gerhard Friedrich (1972). Theological dictionary of the New Testament. p. 568
- ↑ Cynthia White (2007). The emergence of Christianity. p. 36
- ↑ Michele Murray (2004). Playing a Jewish game: Gentile Christian Judaizing in the first and Second Centuries CE. Canadian Corporation for Studies in Religion. p. 97.
- ↑ McGrath, Alister E. (2006). Christianity: An Introduction. Blackwell Publishing. ISBN 1-4051-0899-1. p. 174
- ↑ Keith Akers, The lost religion of Jesus: simple living and nonviolence in early Christianity, Lantern Books, 2000 p. 21
- ↑ Wylen, Stephen M., The Jews in the Time of Jesus: An Introduction, Paulist Press (1995), ISBN 0-8091-3610-4, Pp 190-192.
- ↑ Dunn, James D.G., Jews and Christians: The Parting of the Ways, A.D. 70 to 135, Wm. B. Eerdmans Publishing (1999), ISBN 0-8028-4498-7, Pp 33–34.
- ↑ Boatwright, Mary Taliaferro & Gargola, Daniel J & Talbert, Richard John Alexander, The Romans: From Village to Empire, Oxford University Press (2004), ISBN 0-19-511875-8, p. 426.
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
- ↑ Küng, Hans (2008). Islam: Past, Present and Future. (One World Publications).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |