Julia Basilika (latinez Basilica Iulia) Erromatar foroaren hegoaldean dagoen tenplua da. Mendebaldean Vicus lugariusarekin muga egiten du, Saturnoren tenplutik banandurik, eta ekialdean Vicus Tuscusekin, Kastor eta Polluxen tenplutik banantzen duena.

Julia Basilikaren zutabe bat.

Julio Zesar hasi zen eraikitzen K.a. 54an, eta beragandik hartu zuen izena, lehenago K.a. 169an eraikitako Senproniar Basilikak zuen tokian: hau Gaio eta Tiberio plebearen tribunoen aita Tiberio Grakok eraikia izan zen, bere aldetik basilika eraikitzeko Publio Kornelio Eszipion Afrikarraren etxea eta Tabernae Veteres direlakoen denda batzuk boteaz. Tokia garbitzeko, Zesarrek, gainera, hizlarien tribuna, Erromatar foroaren mendebaldeko muturrera eraman behar izan zuen. Julia Basilika Augustok amaitu zuen, baina su hartu zuen K.a. 14an, eta enperadore berak berreraiki zuen, bere seme adoptiboak ziren Gaio eta Luziori eskainirik 12an. Karino enperadorearen garaian, 283an, beste sute batek hartu eta honen ondorengoa izan zen Dioklezianok berreraiki zuen. Beste suntsipen partzial bat izan zuen Alarikoren arpilaketaren garaian, 410ean, eta oraingo honetan Gabino Vetio Probiano hiri prefektuak berreraiki zuen.

Zentunbiroen epaimahaiaren egoitza gisa funtzionatzen zuen,180 epaile, lau epaimahaiak batuta zeuden epaile kopurua zena.

Neurri handikoa zen (109x48 metro), erdialdeko nabeak 82x18 metro zituen eta honen inguruan lau nabe txikiago zeuden, bi solairutan gangatuak eta zutaberdiz inguratutako arkuekin. Erdialdeko nabea lau zatitan banatzen zen, gortinadi edo behar zenean, tokia hutsik uzteko ken zitezkeen zurezko egituren bidez.

Arkupeko harmailadian, haitzurdin zurian grabatutako jokoak daude, dama txinatar antzeko batzuk, edo sekziotan banatutako zirkulu bat.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
41°53′31″N 12°29′06″E / 41.891979°N 12.484884°E / 41.891979; 12.484884
  NODES