KV18, Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. XX. dinastiako azkenaurreko erregea izan zen Ramses X.arena izan zen.

KV18
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°45′00″N 32°36′51″E / 25.75°N 32.6143°E / 25.75; 32.6143
Map
ErabiltzaileaRamses X.a
Arkitektura
Dimentsioak42,68 (luzera) m
Azalera144,32 m²

Testuinguru historikoa

aldatu

Egiptoko errege K. a. 1108tik K. a. 1099 arte (bederatzi urteko epe bat, adituren batzuen ustez, laburragoa izan zena), Jepermaatra-Setepenra Ramses-Amenhirjopshef, Ramses X.a bezala ezagunagoa, Egiptoko Inperio Berriko erregeetatik, informazio gutxien dagoen erregeetako bat da. Ustez, Ramses IX.aren ezkontzatik kanpoko semea da, beste ramesidar errege bat, baina, berak baino lehenago, ustez, oinordetzarako eskubidea Ramses Mentuhirjopshefek izango zukeen. Beste pertsonaia honen existentziak, gatazka dinastiko batean pentsarazten du, baina, egia esan, ez da ezaugarri hauetako krisi baten berririk heldu, batez ere, garai hartako dokumentu faltaren ondorioz.

Edonola ere, heldu diren Ramses X.ari buruzko hondar bakarrak, Karnakeko tenpluko inskripzio batzuk eta KV18 hilobia bera dira. Bere erregealdia, bere aurrekoena baino are antzuagoa izango zen, eta, garai batean inperio oparo bat izan zen Egiptoren egoera kaotikoa geldiarazteko ezgai azalduko zen. Nubiako erregeordea, ia erabat independentea zen, Amonen Apaiz Gorena bezala, Goi Egiptoren hegoaldeko zatia, beste herrialde ezberdin bat bihurtuz. Erregetza, denbora gehiena, Deltaren hiriburua zen Pi-Ramsesen sartuta bizi zen, iragandako garaien islada ahul bat baino ez zen gorte handi batez lagunduta. Ramses X.aren koroaketa, erregealdia eta heriotza, ia oharkabean pasa ziren gehiegi kaltetutako Egiptorentzako.

Kokapena

aldatu

Erregeen Harana jada hilzori egoera luze batean zegoen Ramses X.ak bere hilobia, XVIII., XIX. eta XX. dinastietako gainontzeko faraoien hilobien ondoan eraikiarazi zuenean. Nekropoli erraldoi honek ez zuen behar bezala bukatutako hilobi bat ikusiko Ramses IX.aren KV6 hilobiaren ondoren. KV18, Ramses X.aren hilobia, Haranaren hegoekialdeko wadian dago, KV16tik eta nekropoliko harribitxia den KV17ren ondoan. Hilobi txikiagoetatik gertu ere badago, KV21 eta KV54 kasu. KV18tik gertu dagoen bere garaiko hilobi bakarra, KV19a dela nabarmendu behar da, Mentuhirjopshefen hilobia, zehatz ezagutzen den Ramses IX.aren seme bakarrarena.

KV18, amaitu gabeko hilobi bat da, eta bere benetako planoa, azken urteotan baino ez da ezagutu. Ramesidar hilobi baten profil berbera jarraitzen du, zabaleraren pixkanakako gehiketa eta korridoreetako malda txikiagoarekin. Zulaketa, ziuraski faraoiaren heriotzagatik gelditua, hilobia, sarrerako pasabide bat, korridore oso bat eta erdizka geratu zen beste korridore batekin bakarrik osatuta dago. Egitura eta gelei dagokionez, KV19rekin bat datorren arren, KV18an, ez dago sarkofagoarentzako zulorik, honek, Ramses X.a toki hartan, are Erregeen Haranean ere ez zela lurperatua izan aditzera ematen duena, ia erabateko ziurtasunez.

Apaindura

aldatu

Erregeen Haranak jasan dituen ez ohiko uholde bortitzek, KV18 hilobiak dituen margo urriak, ia erabat ezabatuta geratzea eragin dute, baita igeltsua erori izana ere. Hala eta guztiz ere, ramesidar hilobi guztietan dauden irudi nahastezinak nabaritzen jarrai daiteke, apaindura programak, aurreko erregeek erabilitakoekiko aldaera handiegirik ez zuela eskaintzen ziurtatzen dutenak. KV18tik arreta pizten duen gauza bakarra, sarrera eta pasabide oso bat eta beste baten erdia bakarrik zulatuta egon arren, hormak jada margotzen hasiak zirela da.

    • B korridorerako sarrerak, dirudienez, hegodun eguzki diskoaren ohiko irudia adierazten du, Isis eta [[Neftis] jainkosak alde banatan dituela, baita hilaren epitetoak ere, guztiak ezabatuak.
    • B pasabidearen luzeran, uholdeak gehien jasan dituena, bere apainduran zein bere barne egituran, irudi gutxi batzuk baino ez dira ezagutzen, hildakoa, Ra-Horajti, Amon-Ra edo Meretsegerri ofrendak egiten adibidez. Bere aldetik, C korridoreak ez du inongo apaindurarik.
    • A sarreran, hilobia, zati hori gutxienez Aro Modernotik zabaldua dagoela eta Harana europar bidaiariek bisitatu izana salatzen duten grafitoak ikusi ahal izan dira.

Indusketa

aldatu

Askogatik, KV18 hilobia izan da Erregeen Haraneko hilobi guztietatik, okerren ezagutua izan dena urte askoan zehar, azkenean, Basileako Unibertsitateko MISR Projectak, bere buruari, hilobia hondakinez garbitzen amaitzea xede bezala adierazi ziolarik. Egitasmoaren siglak Mission Siptah-Ramses Xetik datoz, bere ekintza gune nagusiak, KV18 eta KV47 hilobiak izan baitziren. Halako xehetasunez beteriko lanaren aurretik, Howard Carterrek, hilobiaren sarreran, Ramses X.aren izenean zeuden sortze gordailuak aurkitu zituela ezagutzen zen, faraoi honek hilobi hau eraikitzea agindu izanari buruzko froga bakarra.

Antzinarotik irekia egon den arren, KV18ra, bakarrik C sarreraino sar zitekeen. Horregatik, MISR Projectak, haratago, Egiptoko hirugarren tarteko aroaren hastapena izan zen egiptoar historiako garai nahaspilatsuari buruzko gela eta froga dokumetal ugari aurkitzeko eragingarri handia zuen. Irudika daitekeen bezala, atsekabe handia izan zen hilobia erabat hondakinez garbitu eta handik metro gutxira, amaiera aurkitzen zela ikustea, amaitu gabeko eta ziurrenik, sekula erabili gabeko hilobien zerrendara gehituz.

Hala eta guztiz ere, MISR Projectak, argitara eman zituen objektu ugari, guztiak, ontzi zatiak, haltzariak, animalia momiak eta beste hil objektu batzuk. Xehetasunez eginiko azterketek, emaitza bezala, guzti horiek, lurperaketa ezberdinetatik zetozela eman zuen, KV18ra, uholdeen ondorioz heldutakoak. MISR Projecta iritsi baino ia mende bat lehenago Howard Carterrek aurkitutako sortze gordailuak ezik, ez da Ramses X.aren garaiko beste objekturik aurkitu Erregeen Haran osoan.

Errege momia

aldatu

Ramses X.aren hilobia, eta gorpua beraren helmuga, bere ondorengoa eta Inperio Berriko azken faraoia izan zen Ramses XI.aren oso antzerakoa izan zitekeen, azken hau, KV18ren jabea baino hobeto ezagutzen dena. Hau bezala, Ramses X.a ez zen bere hilobia amaituta ikustera iritsi, baina, Ramses XI.aren kasuan, eraikuntza lanak amaitu aurretik hil zelako izan zitekeen.

Edonola ere, bere momia ez da aurkitu errege ezkutalekuetako bakar batean ere (bere gorpua berreskuratu ahal izan zen azken errege ramesida, Ramses VI.a izan zen) eta litekeena da Erregeen Haranean lurperatu ez izana ere. Beharbada, Ramses X.a, Ramses XI.a eta hurrengo dinastietako erregeak bezala, Deltako hilerri berri batean, agian Pi-Ramses, Tanis edo Menfisen lurperatuaraziko zen. Faraoi honi buruz dagoen ezagutza urria da berari eta bere erregealdiari buruz hipotesiak baino ez egotearen arrazoia.

Erreferentziak

aldatu
  • Reeves, N. & Wilkinson, R. Todo sobre el Valle de los Reyes. Ediciones Destino, Barcelona, 1998. ISBN 84-233-2958-5.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
Project 4
todo 1