Kaldea [1] (antzinako grezieraz: Χαλδαία, Kaldaia; akadieraz: māt Kaldu; hebreeraz: כשדים, Kaśdim; arameraz: ܟܐܠܕܘ, Kaldo) Babilonia hegoaldeko lurraldea izan zen, Itun Zaharrean askotan aipatua. Biblian ematen diren datuen arabera, Arabiako basamortutik Eufrates ibaiaren deltara bitarteko lurraldeak hartzen zituen. Gaur egun Irakeko hegoaldean dago.

Kaldearen kokapena

Historia

aldatu

K.a. VIII. mendean iritsi ziren lurralde horretara kaldearrak, eta bertan kokatu ziren. Bibliak hebreerazko כשדים (Kaśdim) hitza erabiltzen du kaldearrak deitzeko. Asiriaren aginpidea ahuldu zenean, Kaldeako Nabopolasar Babiloniako errege izatera iritsi zen. Babiloniako XI. dinastiak kaldear leinua izan zuen izena, nahiz eta ziurtasunez lehendabiziko lau erregeak baino ez ziren kaldearrak izan. Dinastia horrek agindu zuen Babilonian, K.a. 539. urtean Persiak inbaditu zuen arte.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Irakeko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Idea 1
idea 1