Kama Sutra (कामसूत्र sanskritoz, /'kamasutra/) antzinako Indiako testu bat da, gizakiaren sexu portaerari buruzkoa. Vatsyayanak idatzi zuen IV. mende inguruan eta jatorrizko izenburua Vātsyāyana Kāma-sūtra da, euskaraz “Vatsyayanaren sexualitateari buruzko aforismoak” (काम = kāma: sexu gozamena eta सूत्र = sūtra: haria, esaldi laburra). Kronologikoki Gupta aldian idatzi zen, hau da, Kristo aurreko 240 eta 550 urtean artean. Literatura sanskritoaren barruan maitasunaren gaineko funtsezko lana da. Historikoki bertsio asko argitaratu dira, sarritan oso marrazki ederrez hornituta; gaur egun ere argazkiez ilustratuta aurki daiteke.

Liburuaren kapituluak

aldatu

Kama Sutrak 36 kapitulu ditu, zazpi ataletan antolatuta. Hauexek dira gai nagusi horiek:[1]

  1. "Sarrera": sexualitateari buruzko informazio orokorra, gizonaren bizitzan duen garrantziaz eta emakumeen sailkapen bat.
  2. "Sexu harremanari buruzkoa": Gai batzuei buruzko eztabaidak sakonak, besteak beste, muxuei buruzkoa, sexu jolasari buruzkoa, harremana aurreko eginkinzunak, sexu jarrerei buruzkoa, tabuak eta hirukote sexualak.
  3. "Emaztea aukeratzeaz”: gorte egitea eta ezkontza.
  4. "Emazteaz": emaztearen portaera egokia.
  5. "Beste gizonen emazteez": batez ere sedukzioa.
  6. "Prostituzioari buruz"
  7. "Beste pertsonak erakartzeari buruz".

Harremanetarako jarrerak

aldatu

Vatsiaianaren ustez maitasuna egiteko 8 oinarrizko erak daude eta zortzi jarrera nagusiak. Liburuan 64 “arte”, hau da, maitasuna egiteko era eta jarrera desberdinen konbinazioak azaltzen dira. 64 arte horiek deskribatzen diren kapitulua guztien artean ezagunena da eta, ondorioz, jende askoren ustez horixe da Kama Sutra, baina atal bat besterik ez da. Idazlearen iritziz maitasuna bestearekin jolasteko artea da; jolas horren bitartez bestearen puntu sentsibleak ezagutuko dituzte horrela gozamena hobeto emateko.

Liburuko beste pentsamenduak

aldatu

Kama Sutrak sexua “jainkozko batasun” moduan definitzen du. Vatsyayanaren ustez, sexua ez da ezer txarra, bakarrik arinkeriaz praktikatzea bekatu izan daiteke. Horren inguruan gizonak eta emakumeen arteko harremanak aztertzen ditu eta, horri lotuta, hiritar ona izateko aholkuak ematen ditu. Jolas horien artean homosexualitatea, emakumezkoen artean zein gizonezkoen artean, onartua da.

Liburuak balio handia du garai bateko India eta kultura indiarra ezagutzeko. Dena dela, India garaikidean ez da oso onartua izan. Esaterako, Mohandas Karamchand Gandhik puritanismoaren aldekoa zen.

 

Kama Sutra mendebaldean

aldatu

Mendebaldeko hizkuntza batean emandako lehen bertsioa Richard Francis Burtoni zor zaio, 1883an. Gaur egungo kulturan aski komertzializatu da eta mota askotako bertsioak daude, askotan jarreretan oinarrituta,[2] gainontzeko edukiak baztertuz.

Euskaraz

aldatu

Elkar argitaletxearen enkarguz, Ramon Etxezarretak euskaratu zuen, frantsesezko eta gaztelaniazko testuetatik abiatuta, 1987an[3].

Filmografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. The Kama Sutra of Vatsyayana. Richard Francis Burtonen itzulpena.
  2. Camacho.com.mx
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1987-12-29). «Una inocentada provoca la primera traducción al "euskera" del "Kamasutra"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
  NODES
Done 1
orte 1
Users 1