Kanbodiako kanpaina (ingelesez: Cambodian campaign) ekialdeko Kanbodian 1970ean, Vietnamgo Gerraren testuinguruan, Estatu Batuek eta Hego Vietnamek egindako operazio militar sorta bat izan zen. Inbasio hauek Richard Nixon presidente estatubatuarraren politikaren ondorio izan ziren. Vietnamgo Errepublikako Armadak 13 erasoaldi egin zituen apirilaren 29tik uztailaren 22ra bitartean, eta indar estatubatuarrek maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean jardun zuten.

Kanbodiako kanpaina
Vietnamgo Gerra
Nixon telebistan Kanbodiako kanpaina azaltzen
Data1970eko apirilaren 29tik uztailaren 22ra
LekuaEkialdeko Kanbodia
EmaitzaHegovietnamdar-estatubatuar garaipen taktikoa, baina iparvietnamdar garaipen estrategikoa
Gudulariak
 Hego Vietnam
 AEB
 Kanbodia
Viet Cong
 Ipar Vietnam
Khmer Gorriak
Buruzagiak
Hego Vietnam Lữ Mộng
Hego Vietnam Đỗ Cao Trí
Hego Vietnam Nguyễn Viết Thanh
Hego Vietnam Trần Quang Khôi
Ameriketako Estatu Batuak Richard Nixon
Ameriketako Estatu Batuak Creighton Abrams
Kanbodia Lon Nol
Ipar Vietnam Hoàng Văn Thái
Phạm Hùng
Indarra
Hego Vietnam 58.608 soldadu
Ameriketako Estatu Batuak 50.659 soldadu
~40.000 soldadu
Galerak
Ipar Vietnam 809 hildako eta 3.486 zauritu
Ameriketako Estatu Batuak 338 hildako
1525 zauritu
13 desagertu
12.354 hildako eta 1.177 preso[1]

Kanpainaren helburua Kanbodiako ekialdeko mugako eskualdeetan kokatuta zeuden Ipar Vietnamgo Armadako eta Vietcongeko 40.000 soldaduak garaitzea zen. Kanbodiaren neutraltasun ofizialak eta ahulezia militarrak eremu seguru bihurtu zuten bere lurraldea, non indar komunistek mugaren gaineko operazioetarako oinarriak ezar zitzaketen, baita berriro hornitu eta elkartu ere. AEBen "vietnamdartze" eta erretiratze politika baterantz zihoan heinean, herrialdea Hego Vietnamgo gobernuaren segurtasuna bermatzen saiatu zen mugako mehatxua ezabatuz.

1970ean Kanputxeako gobernuan izandako aldaketak aukera bat ireki zuen Ipar Vietnamgo baseak suntsitzeko, Norodom Sihanouk printzea kargutik kendu eta Lon Nol estatubatuarren aldeko jeneralak ordezkatu zuenean. Operazio militar aliatuek ezin zuten tropa komunistaren gehiengoa desagerraraztea lortu, ezta haien kuartelak- Hego Vietnamerako Bulego Nagusia deituak- harrapatzea ere, baina Kanbodian harrapatutako materialaren pilaketak arrakasta-aldarrikapenak eragin zituen.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Shaw, John M.. (2005). The Cambodian Campaign: The 1970 Offensive and America's Vietnam War. Lawrence: University of Kansas Press, 158 or..

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Kanbodiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES