Karlos Proventzakoa (845863ko urtarrilaren 25a) Burgundia Behereko errege karolingiarra izan zen, 855etik hil zen arte.

Karlos Proventzakoa
Frankoen erregea

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 845 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaLyon863ko urtarrilaren 25a (17/18 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaLotario I.a
AmaErmengarde of Tours
Haurrideak
LeinuaKarolingiar leinua
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Bizitza

aldatu

Ermengarda Toursekoaren eta Lotario I.a karolingiar enperadorearen seme txikiena zen. Lotariok Erdialdeko Frantzia hiru semeen artean banatu zituen: zaharrenak, Luisek, Italia eta koroa inperiala jaso zituen; Lotario II.ak Lotaringia (gaur egungo Lorrena, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo); eta txikienak, Karlosek, Burgundia Beherea.

860an, Karlos Burusoila osaba erresuma konkistatzen saiatu zen, baina Karlos Proventzakoak garaitu zuen. Hil zenean, anaia Luisek oinordetu zuen erresuma[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. Charles, King of Provence. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-05-17).[Betiko hautsitako esteka]
  NODES
Idea 1
idea 1
multimedia 1
os 10