Karlos V. enperadorea txakur batekin
Karlos V.a txakur batekin Tiziano margolariak olioz egindako gorputz osoko erretratua da. Litekeena da Bolonian margotua izana, enperadorea 1532ko abenduaren 13tik 1533ko otsailaren 28ra bitartean egon baitzen bertan. Madrilgo Prado museoan dago margolana, errege-bildumatik jasota.
Karlos V. enperadorea txakur batekin | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Tiziano eta Jakob Seisenegger (en) |
Sorrera-urtea | 1533 (egutegi gregorianoa) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura |
Dimentsioak | 194 () × 112,7 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Historia
aldatuTradizioz, 1532an Jacob Seiseneggerrek Bolonian margotutako Karlos V.aren erretratuaren kopiatzat hartu izan da, enperadorearen anaia Fernandoren enkarguz egina. Kritikari batzuei harridura eragin die Tiziano bezalako maisu batek margolari kaskar baten obra kopiatzeak. Seiseneggerreren lana gaur egun Vienako Kunsthistorisches Museumen gordeta dago. Tizianoren bertsiotik ez dago dokumentazio zaharrik eta ez da ezagutzen enkarguaren inguruko zehaztapenik, nahiz eta beragatik 500 dukat jaso zituela adierazten den.[1]
Margolanaren ezaugarriak
aldatuTizianok aldaketa sotilak egin zituen, eta Seiseneggerrek lortutakoaren oso bestelako emaitza lortu zuen, enperadorearen irudia estilizatuz, Seiseneggerren lauzadura xehatua alde batera utzi eta zerumugaren lerroa beherago jarriz, aldi berean enperadorea lehen planora ekarriz monumentaltasunean irabazteko espazioaren kalterik gabe, gortina alde batera mugitzean handituta eta hanken arteko espazioa libre utziz. Aurpegia idealizatu ere egin zuen, eta bizitasun handiagoa eman zion jatorrizkoaren prognatismoa murriztu eta betazalak altxatzean, Seiseneggerren bertsioan begi erdiraino erortzen zirenak. Azkenik, eta kolorearen erabilera zehatzagoari esker, bere ereduan existitzen ez ziren ondorio atmosferikoak lortu zituen, alderdi askotan hobetu egin zirenak.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ferino-Pagden, Sylvia, «La imagen ideal y "natural" del poder: los retratos de Carlos V por Tiziano», Carolus, Toledoko Santa Cruz Museoan egindako erakusketaren katalogoa, 2000-2001, 67-78 or., ISBN 84-95146-45-2 Enlaces externos
- ↑ Falomir, Miguel (ed.) Tiziano, catálogo de la exposición celebrada en el Museo del Prado, Madril, 2003, ISBN 84-8480-050-4.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Pradoko museoaren webguneko fitxa.