Karolinak
Karolinak[1] (ingelesez: Caroline Islands) Mikronesiako uhartedia da, Ozeano Bareko mendebaldean. 1.194 km² area du eta 126.000 biztanle. Ia mila atoloi eta uhartez osatuta dago, batzuk sumendizko lurrak, ekuatorearen iparraldean.
Karolinak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Dolohmwar (en) |
Garaiera | 791 m |
Mota | Uhartedi |
Azalera | 1.160 km² |
Eponimoa | Karlos II.a Espainiakoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 7°22′57″N 147°02′15″E / 7.3825°N 147.0375°E |
UTC ordua | UTC+09:00 |
Protektoratu | Alemaniar Ginea Berria |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Uhartediaren uharte nagusiak hauek dira:
Lehenengo laurak, ekialdekoak, Mikronesiako Estatu Federatuak sortu dute eta , mendebaldekoa, Palauek errepublika askea sortu du.
Historia
aldatu1526ko abuztuaren 22an, Toribio Alonso de Salazarrek, esploradore espainiarra, San Bartolome edo Taongui uhartea ikusi zuen lehendabiziko europarra zen. 1528ko urtarrilaren 1ean Alonso de Saavedrak Uluti uharteak. Gero espainolek berriro 1542an, 1543an, 1545an eta 1565an Migel Lopez Legazpikoa euskalduna.
Urte haietan gaztelaniaz Islas de las Hermanas (Arreben uharteak), Hombres Pintados (Gizon margotuak) eta Los Jardines (Lorategiak) izenak zituzten, 1686an Francisco de Lezcanok Yap uhartera heldu eta Karolinak izena jarri uhartediari Espainiako Karlos II.aren omenez: izena Palau, Marshall uharteak eta Gilbert uharteentzako zen.
Hurrengo mendeetan uharteak ez ziren kontutan hartu Europako politikan, 1885ko abuztuan, Alemaniak Yap uhartean postu bat jarri eta Karolinen jabetza aldarrikatu arte. Leon XIII.a aita santuak estatu bien artean bitartekotza egin zuen eta Espainiaren jabetza onartu zen.
1898an Estatu Batuak Espainia mendean hartu zutenean, Guam Marianetan galdu eta, 1899ko otsailaren 12an gainontzeko Marianak, Karolinak eta Palau Alemaniari saldu zizkion 25 milioi pezetaren truke.
Japoniak 1914an uhartedia okupatu zuen eta 1920 Nazioen Liga jabetza onartu zuen. Bigarren Mundu Gerran, AEBek uhartedia okupatu zuen eta 1947 eta 1986 artean administratu zuen. 1986an, Mikronesiako Estatu Federatuek bere independentzia aldarrikatu zuten. Palauk ez zuen federazioan sartu eta 1994an independentzia lortu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .