Karpo
Karpoa eskumuturreko hezurdura osatzen duen zortzi hezurreko taldea da. Bi ilaratan daude, hurbilekoa eta urrunekoa. Lehenengo ilaran, hurbilekoan, kanpotik barrura (erpurutik hatz txikira) honako hezur hauek daude:
- eskafoidea
- ilargi-formakoa (edo semilunarra)
- piramidala
- pisiformea
Karpo | |
---|---|
Karpoko hezurrak: Hurbil: A=Eskafoidea, B=Ilargi-formakoa, C=Piramidala, D=Pisiformea Urrun: E=Trapezioa, F=Trapezoidea, G=Hezur handia, H=kako-hezurra Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | set of carpal bones (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | ossa carpi |
MeSH | A02.835.232.087.319.150 |
TA | A02.4.08.001 |
FMA | 23889 |
Terminologia anatomikoa |
Azken hau, piramidalaren gainetik dago. Urruneko ilarakoak, ordena berean, honako hauek dira:
- trapezioa
- trapezoidea
- hezur handia
- kako-hezurra (edo untziformea)
Hezur bakoitza, ondoan dituen hezurrekin artikulatzen da. Orotara, karpoak, aurrealdeko aurpegi ahurra eta atzealdeko aurpegi ganbila ditu.
Orotara, zortzi hezur hauek, eskumutur osoa eratzen dute, lauki formakoa. Forma honen ondorioz, bi aurpegi eta lau ertz ditu. Aurrealdeko aurpegia, flexio giharrak eta arteria erradiala pasatzen den kanal antzeko bat da.