Kartusiar Ordena (latinez: Ordo Cartusiensis, O.Cart. laburtua), kontemplaziozko ordena katolikoa da, Bruno Koloniakoak 1084an sortua. Monjeen arteko erabateko isiltasuna izan da kartusiarren ezaugarri nabarmenenetako bat. Kristau ordenarik zorrotzenetako bat da: barrutegietan (kartusiatan) bizi dira, ez dute haragirik jaten, maiz barau egiten dute eta lekaideen arteko isiltasuna ia erabatekoa da[1].

Kartusiar
Datuak
Izen laburraO.Cart.
Motakontenplaziozko ordena, erlijio-ordena eta first order (en) Itzuli
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1084
Sortzailea
webgune ofiziala

Historia

aldatu

Kartusiarrek garrantzi handia izan zuten XI.-XII. mendeetako komentuen eraberritzean. Komentu nagusian, fraideek etxearen izena duen edari bizia destilatzen dute, Grande Chartreuse, eta haren bidez lortutako irabaziak karitatezko ekintzatan eta banatzen dituzte. Kartusiar mojak Frantziako eta Italiako mojaetxe gutxi batzuetan bizi dira eta, fraideek bezala, komentutik atera gabe. Kartusiarren hedapena mantsoa da, eta eraberritzerik izan ez duen erlijio ordena bakarra da.

Euskal Herritik gertuen dagoen monasterioa Mirafloresko kartusia da, Burgos hiriaren kanpoaldean.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1