Katai
Txina Iparraldearen antzinako izena
Katai Txina iparraldeari ematen zitzaion antzinako izena da. Mendebaldean Marco Polok bihurtu zuen ezagun, eta Kublai Khanen erresuma izendatzen zuen bere liburuan. Kitai edo Khitan-en transkripzio bat da, Txinako iparraldean Estatu boteretsu bat sortu zuen herri baten izena, XI eta XII. mendeetan[1]. 1276an Txina bateratu aurretik, Katai izenak Iparraldeko Txina izendatzen zuen, Manzi izenak Hegoaldeko Txina izendatzen zuen bitartean, Song enperadoreena zena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Le Monde Chinois. Armand Colin 1972.