Kecskemét (IPA: ˈkɛt͡ʃkɛmeːt) Hungariako erdialdeko hiria da, Bács-Kiskun konderriko hiriburua. Budapestetik 80 km hego-ekialdera dago[1]. 2015ean 111.836 biztanle zituen[2].

Kecskemét
Kecskemét
Hungariako herria
Administrazioa
Herrialdea Hungaria
KonderriaBács-Kiskun
AlkateaKlaudia Szemerey-Pataki (en) Itzuli
Izen ofizialaKecskemét
Jatorrizko izenaKecskemét
Posta kodea6000, 6001, 6008 eta 6044
Geografia
Koordenatuak46°54′27″N 19°41′30″E / 46.9075°N 19.6917°E / 46.9075; 19.6917
Map
Azalera322,57 km²
Altuera122
Demografia
Biztanleria109.450 (2024ko urtarrilaren 1a)
−281 (2023)
Dentsitatea3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia76
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakDornbirn (en) Itzuli, Wadowice (en) Itzuli, Aomori, Hyvinkää, Rüsselsheim am Main, Coventry, Târgu Mureș, Tekirdağ (en) Itzuli, Simferopol, Berehove, Arcueil, Nahariya (en) Itzuli, Viborg, Großenhain, Subotica, Kuşadası (en) Itzuli eta Galanta
Hizkuntza ofizialahungariera
http://www.kecskemet.hu/

Biztanleria

aldatu

2011n Kecskeméten 111.002 lagun bizi ziren; etniari dagokionez, %84,8 hungariarrak ziren, %1,3 alemaniarrak, %1,1 ijitoak eta %0,3 errumaniarrak[3].

Kecskeméteko bilakaera demografikoa (1784-2015)

Ekonomia

aldatu

Kecskeméten inguruko lautada hareatsuan fruitu asko (batez ere albertxikoak) ekoitzen dira. Barazki ekoizpena, mahastizaintza eta abelazkuntzak ere garrantzi handia dute. Kontserbak, ziropak eta likoreak (bereziki barackpálinka izeneko albertxiko-brandia) ekoizten dira. Beste industria aipagarriak ehungintza eta nekazaritzako makineriagintza dira[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Kecskemét. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc., britannica.com (Noiz kontsultatua: 2015-12-15).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman 2015e izeneko erreferentziarako
  3. Detailed Gazetteer of Hungary: Kecskemét. ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-20).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 2
web 1